giltzadi

INFORM. iz. Giltzadia (baita ere teklatu Hegoaldean eta klabier Iparraldean) gailu periferiko bat da, botoi eta teklen moldaketa bat erabiltzen duena, ordenagailura informazioa bidaltzen duten palanka mekanikoen edo etengailu mekanikoen gisa jarduteko. Giltzadiak 99 eta 147 tekla bitartean izaten ditu, lau bloketan zatiturik: funtzio blokea, bloke alfanumerikoa, bloke berezia eta bloke numerikoa. (Wikipedia)

Giltzadi edota teklatu arteko eztabaida: Eztabaida: Giltzadi (Wikipedia)

Euskaltermek teklatu hitza proposatzen du:

teklatu. Normalean idazmakinan bezala jarritako tekla-multzoa, tekla bakoitza sakatutakoan karaktereak sortzen dituena eta ordenagailuan informazioa sartzeko erabiltzen dena.

Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):

es teclado
fr clavier
en keyboard
port teclado

Entzun:

Ordenagailu berriak pantaila handi bat eta giltzadi erosoa ditu.

Teklatu berria erosi dut ordenagailuarentzat.

giltzadi (Wikimedia Commons)