Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:53 am on 2012/12/23 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galtzoin 

    iz. (pl.) Gizonezkoen barne-jantzia, galtzen azpitik erabiltzen diren galtza-modukoak, gehienetan galtza motzen antzekoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘galtzontzilo’)

     
    • leire narbaiza 12:35 pm on 2012/12/23 Permalink

      Lastima berba hau topatu ez izan post hau idatzi nuenean: Galtzontziloetako bandera http://sustatu.com/1322695492.
      Barkatuko didazu autobonboa, baina gure bloga elikatzeko orduan, arroparen gaineko hiztegi falta sumatzen dut, nik behintzat. Bila ibiltzen naiz, baina termino batzuk ez dira hain errazak topatzeko!
      Mila esker txoko honengatik!

    • Maite 9:47 am on 2012/12/27 Permalink

      Leire, hurrengo iganderako ‘faja’ hitzan pentsatzen ari nintzen. Hiztegian begiratu eta ‘faxa’ da. Ai, ama! Eibarren zein hitz erabiltzen duzue horretarako? Bide batez, mila esker iruzkinagatik. Ados nago zurekin: nik ere arroparen gaineko hiztegi falta somatzen dut… 🙂 🙂

    • leire narbaiza 10:00 am on 2012/12/27 Permalink

      “Faxa” dakar hiztegian, bai! Zein zatarra! Etxean beti “faja” entzun dut, baina Elena Lakak nire blogkideak “paxa” erabili zuen post batean.
      Tira, hitz hori sartzen duzunerako ere badugu autobonborako aukera 😉
      “Azpikogona” badaukazu jarrita? Horrengainekoa ere idazteko gogoa dut.
      Bai, “cuello cisne”, “escote piko”, … esateko hiztegia behar gorria dugu, bai!

    • Maite 10:25 am on 2012/12/27 Permalink

      Zalantzan nengoen ‘azpiko gona/gonazpiko’ edo ‘faxa’. Faxa oso kuriosoa iruditu zait (fax hitzaren antzekotasunagatik diot). Eta gonazpiko ere interesgarria iruditu zait, batez ere, beti azpiko gona entzunda nuelako. Igande honetan bata eta hurrengoan bestea 🙂

  • Maite 8:28 am on 2012/12/01 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gogo 

    iz. 1. Gizakiaren buru-ahalmenen, adimenaren egoitza edo iturburua. Hitzez, gogoz eta obraz. Altxa ezak heure gogo tristea. 2. Oroimenaren egoitza edo iturburua. Gogoan dut esan zidana. Oraintxe gogora etorri zait gaur nire emaztearen eguna dela. 3. Desira, nahi edo asmoen egoitza edo iturburua. Jateko, edateko gogoa. Gogo onez eta inork behartu gabe. 4. Espiritua. Aita, Semea eta Gogo Deuna. San I-azioren gogo-jardunak. • gogo-bahitze. Estasia. || gogo-jardun. Ik. 2 jardun. • GOGO EMAN. (batez ere Ipar.) Begiratu, adi egon. || GOGOA BEROTU. Animatu. || GOGO(A) HARTU. Erabaki. || GOGOAK EMAN. dio ad. 1. (lgart.) Nahi izan. Gogoak ematen dion bezala. 2. (Ipar.) Iruditu. Gogoak ematen dit ez daudela urrun. || GOGOAN ERABILI. Gogoeta egin, hausnartu. || GOGOAN HARTU. Kontuan hartu. || GOGOAN JO. Nazkatu. Lurreko gauza itsusiek gogoan jotzen naute.

     


     
  • Maite 8:05 am on 2012/11/26 Permalink | Reply
    Tags: G   

    girgilu 

    iz. Presoen eskuak edo oinak estekatzeko erabiltzen den metalezko tresna, esku edo oin bakoitzean ezartzen diren eta katea batek lotzen dituen bi uztai-modukok osatua. Eskuak girgiluz lotuak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [presoak lotzeko burdina]
     grillo Heg. beh. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es grillete
    fr menottes, fers
    en shackles
    port grilhão

    Lista zaitezte, otoi, bidaia presatsu horretarako; ezen girgiluak nahi dizkiogu ezarri orain oin-askeegi dabilen izugarri horri. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    girgilu (FlickrCC, Adam Jones, Ph.D. – Global Photo Archive)

     
  • Maite 7:53 am on 2012/11/06 Permalink | Reply
    Tags: G   

    giltzarrapo 

    iz. Sarraila aske edo mugikorra, ixten dituen gauzetan finkatuta dauden begidun torlojoetan zehar pasatzen den uztai– edo gako-modukoa duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [kandadua]
     kandadu Heg.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es candado
    fr cadenas
    en padlock
    port cadeado

    Era guztietako lokarri, kate eta giltzarrapoak zeuden han eta hemen, aulkiari atxikirik.  [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    giltzarrapo (FlickrCC, Darwin Bell)

     
  • Maite 12:05 pm on 2012/10/20 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gogoeta 

    1. iz. Pentsatzeko, hausnartzeko, gogoan erabiltzeko ekintza eta horren ondorioa. Zer gogoeta darabilek? 2. iz. Kontzeptua, adigaia. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora mundu zabaleko gauza gogor-trinkoetan. 3. adb. (Ipar.) Gogoetan, pentsatzen, hausnartzen. Gogoeta egon. • GOGOETA EGIN. Hausnartu, gogoan erabili. || GOGOETAN. Gogoeta egiten. Gogoetan ari zela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [pentsamendua]
    iz. buruketa, buru-kolpe, bururapen, burutapen, burutazio, burutzapen, gogamen, gogapen, gogarte, gogorapen, hausnar, hausnarketa, ideia, kontsiderazio, kontsidero, oldozkun, pentsamendu, meditazio Ipar., pentsu Ipar., buruera Bizk., burutasun Bizk., gomuta Bizk., bururakizun jas., gogaketa g.e., gogoramen g.e., oldozmen g.e., oldozpen g.e., gogorazio zah., gogoramendu Ipar. g.e.
    [adigaia]
    iz. adigai, gogai g.e., gogorakizun g.e.
    [gogoetan] adond. hausnarka, hausnarrean, gogoetaka Ipar., gogoetan Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) pensamiento, reflexión, meditación (2) idea, concepto (3) pensando, reflexionando
    fr (1) pensée, réflexion, méditation (2) idée, concept (3) en pensant, en réfléchissant, en méditant
    en consideration, thought, thinking; reflection
    port (1) reflexão (2) conceito

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 3:01 pm on 2012/10/14 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gozotegi 

    iz. Gozo-denda. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:31 pm on 2012/10/02 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garaiz 

    adlag. Behar den unean, ez berandu. Garaiz iritsi nintzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [tenorez]
    adiuntzaz, astiz, mugaz, tenorez, tertzioz g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es a tiempo, a buena hora; temprano
    fr à temps
    en in time (for sth/to do sth); not late
    port a tempo

    Bederatzi eta erdiak. “Garaiz iritsiko ahal naiz! “, xuxurlatu zuen bere baitan. [Kafka Bilbon, Pedro Alberdi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel