Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:00 am on 2009/07/09 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gauzazez 

    1. izond. Ezdeusa. 2. iz. Gaitasun–gabezia, gaitasunik eza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) gauzaeztan, ezdeus, ezgai, gaiez, alferreko, erabiltezin (2) ezintasun, ezgaitasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta, zerbaitekin bukatzeko, zer esango dugu euskaltzain osoek osatutako euskara osotu edo osatuaz, hemen nonbait eusbakofha deitzen diodan lengoaia gauzaez horretaz? [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo , Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:44 pm on 2009/06/18 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gurtu 

    du ad. 1. (Ipar.) Norbait adeitasunez lurrerantz makurtu. Baina Jesusek beheiti gurturik eriaz idazten zuen lurrean. 2. (lehen zaio ad.) Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, erlijiozko gorazarrea egin. Eguzkia gurtzen duten herriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gur egin, jauretsi, adoratu, beneratu (2) adei egin, ohoratu, ondratu (3) agurtu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Konturatzen zen horratio, argitasunezko une batzuetan, heriotza eta akabua zetorkiola laster bide horretatik, eta gurtu beharreko idolo ohoragarri hura madarikatu egin beharko zukeela, erlikia agurgarri eta sakratu hura bere aldetik bota, baina argi eta garbiago zekusan behin perla beltza norberaren eskuetan eduki eta gero ezin zaiola itzuri patuari, ezin zela haren sorginkeria exorzizatu, zeren, perla beltza itsasora jaurtikiko balu, […] [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi ((Susa, 2002))] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:44 am on 2009/06/13 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gorazarre 

    iz. Norbait ohoratzeko edo goraipatzeko ekintza.Euskaltzaleen biltzarra, Azkueren gorazarretan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gorespen, omenaldi, goraipamen, goramen, laudorio, laudo, jasoaldi, lore (2) himno (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Paul Austerrek New York trilogy liburuan gorazarre egiten dio Roeblingi: ez zuen sekula bere oinez zubia zapaldu, baina zubiaren torloju bakoitza present zegoen bere baitan, urte haien guztien buruan, zubia bere gorputzaren barruan hazi izan balitz bezala. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:55 am on 2009/06/01 Permalink | Reply
    Tags: G   

    goganbehar 

    iz. Susmoa; zerbait arriskutsua edo kaltegarria gerta daitekeelako susmoak eragiten duen beldurrezko jarrera. Ez du eginkizunak alaitzen, goganbehar ezkutu batek adierazten baitio hondamenera doala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) arrangura, arrenkura, artegatasun, egonezin, aieru, ardura, axola, kezka (2) errezelu, fidagaiztasun,  gaitzikortasun, mesfidantza, susmo, tuku, jelosia, zaio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Izan zitekeen, bai, baina ene barrenak maitasunezko gutunketa zela esaten zidan, eta goganbehar horrek iltze baten antzera zulatzen zizkidan bihotz-buruak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:55 pm on 2009/05/20 Permalink | Reply
    Tags: G   

    garbaitu 

    da ad. (B) Damutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: damutu, damu izan, dolutu, urrikitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Dolmancé, Mistival Anderearengana hurbilduz: Poliki-poliki, bihotza, errietarik ez hemen; gu guztiok Eugeni babesten gaude, eta *garba(i)tu egin dakizuke zakar tratatzen baduzu. [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Jatorrizko testuan *garbatu azaltzen da. Euskaltzaindiak garbaitu forma eman du ontzat.


     
  • Maite 1:07 pm on 2009/05/09 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gibelatu 

    da/du ad. (Ipar.) 1. Atzeratu. Ez da aitzinatzen eta ez gibelatzen, beti dago egoera batean. 2. Aldaratu, urrundu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: berandutu, belutu, atzeratu, kadendu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Elkar ikuste hori gibelatu beharrean naiz ordea, eragin handiagoa izan dezan, eta oraino ez dakit pazientziarik izanen dudan: egun osoan hogei aldiz ireki dut ahoa neure zaldien galdea egiteko. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:09 am on 2009/03/30 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gaztetu 

    da/du ad. 1. Gazteari edo gazteagoari dagokion izaera nahiz portaera hartu. Alargundu denez gero gaztetu da oso. 2. Gaztarora heldu. Zure haurrak gaztetzen direnean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.

    [gazte edo gazteago bihurtu]: birgaztetu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference hiztegiak):

    es 1 da/du ad. rejuvenecer(se) 2 da ad. alcanzar la juventud; llegar a la adolescencia; dejar de ser niño
    fr 1 da/du ad. (se) rajeunir 2 da ad. arriver à l’adolescence, cesser d’être un enfant
    en 1 du ad. to rejuvenate, to make someone look younger 2 da ad. to be rejuvenated 3 da ad. to become/get adolescent
    port rejuvenescer

    Azken hamarkada eta erdian urteko bizpahiru zahartzen zen eslaviarra gaztetu egin zen bat-batean.  [Auzoak, Urtzi Urrutikoeetxea (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel