Tagged: G Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:31 am on 2009/02/09 Permalink | Reply
    Tags: G   

    galtzarbe 

    iz. 1. Besoa gorputz-enborrari lotzen zaion alderdiaren azpialdea. Ezkerreko galtzarbean egunkaria zeraman. 2. (Ipar.) Galtzarra. 3. BOT. Hostoa eta hari eusten dion zurtoin edo adarraren arteko elkargunearen goiko aldea.

    Sinonimoak: besape, axila (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Aldian behin eskua eramaten nuen galtzarbe ondora, eta agiriak jaka-barreneko patrikan zeudela sentitzeak pixka baterako lasaitzen ninduen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:27 am on 2009/01/24 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gogaitu 

    da/du ad. Aspertu, gogoa galdu edo galarazi.

    Sinonimoak: (1) gogait egin, aspertu, gogoa galdu, gogoetsi, nazkatu, nardatu, eneatu,, higuindu, tripak jan (2) unatu, nekatu, akitu, nekarazi, gahindu, izorratu.

    Luze gabe etxezuloan egoteaz gogaitu eta, beloan bildurik, bezperan ez bezala, bere itxurari erreparatu gabe irten zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

     
  • Maite 12:00 pm on 2009/01/23 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gutizia 

    iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. Haragia jateko gutizia etorri zitzaien.

    Sinonimoak: (1)  gurari, nahiera, nahikari, irrika, desira, grina, tirri, nahikeria, zalekeria, apetitu, irrits, su.

    Ez zen maiz emazte batez agradatu; behar orduan, bere gutizia asetzen zituen eta, ondotik, ahanzten zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou]

     
  • Maite 7:56 am on 2009/01/21 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gomuta 

    iz. (B) 1. Gogoa, oroimena. Gomutara etorri. 2. Oroitzapena. Gomuta honek beldurrez betetzen zaitu. Zure gomuta saminagoa bihotz eneko kuttuna.

    Sinonimoak: gogorapen, oroitzapen, birgogorapen, oroipen, oroitze, akordu, gogo.

    Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]

     
  • Maite 1:47 am on 2008/12/26 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gainzuritu 

    du ad. Huts edo ekintza okerra zuritu.

    Sinonimoak: disimulatu…

    Kostatu zitzaidan nire jakin-min hura gainzuritzea, baina azkenean lortu nuen.

     
  • Maite 2:24 am on 2008/11/30 Permalink | Reply
    Tags: G   

    gizalege 

    iz. Gizon-emakumeei dagokien portaera, gizartean bizitzeak ezartzen dituen jokabide-arauekiko begirunea. Gizalegez jokatu.

    Sinonimoak: (1) gizabide, gizatasun, adeitasun, jendetasun, jentiltasun, fintasun, egitate, zibismo, kortesia (2) zuzentasun, justizia.

    Ze gizalege, zer erakutsi zien haur horiei gurasoek? [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate]

     
  • Maite 12:02 am on 2008/11/13 Permalink | Reply
    Tags: G   

    ganora 

    iz. (batez ere B) 1. Zereginetarako arreta, funtsa, era egokia. Ganorazko neskamea dugu oraingoa. 2. Funtsa, fundamentua. Ganorarik gabeko kantak.

    Sinonimoak: (1) seriotasun, funts, fundamentu, burubide, sustantzia, tentu (2) jas, trebetasun, erraztasun, gaitasun…

    Baina ez zen suge terrorifikoa, ez; ganora handirik gabeko sugea zen, apur bat anarkista. [Van’t Hoffen ilea, Unai Elorriaga]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel