Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:13 am on 2013/07/23 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hereniloba 

    iz. Hirugarren mailako iloba. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘astelehen’)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tataranieto, -a
    fr arrière-arrière-petit-fils m, arrière-arrière-petite-fille ƒ
    en great-great-grandson/-daughter
    port tataraneto m, -a Æ’, tetraneto m, -a Æ’

    Entzun:

    Koreren seme, Ebiasafen biloba eta Koreren hereniloba zen Xalumek, bere senitarteko ahaideekin, koretarrekin batera, oihal-etxolako sarrera zaintzeko eginkizun sakratua zuen; beraren arbasoek ere Jaunaren kanpalekuko sarrera zaintzeko eginkizuna izana zuten.  [Elizen arteko Biblia, Askoren artean (Idatz, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hereniloba (argazkiaren jabetza: Goierriko Hitza)

     
  • Maite 10:05 am on 2013/07/22 Permalink | Reply
    Tags: H   

    herenamona 

    iz. Hirugarren amona, birraitona edo birramonaren ama. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, herenamona)  / iz. Hirugarren aitona, birraitona edo birramonaren aita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, herenaitona)

    Sinonimoak: iz.
    [herenaitona, tokilasoa] : asaba heren, tokilabilaso Ipar., tokilaso Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tatarabuela (tatarabuelo m)
    fr trisaïeule (trisaïeul m)
    en great-great-grandmother (great-great-grandfather m)
    port tataravô (m, ó ƒ); tetrava ƒ (tetravô m)

    Entzun:

    Berri pozgarria izan ohi da, edozein etxetan, haurtxo jaio berri baten etorrera. Zaldibian kasu berezia gertatu da. Eneko mutikoa jaiotzearekin, Zubi-Ondo tabernako familia bost belaunaldi izatera pasatu da. Amaren aurretik ez bat, ez bi; hiru amona ditu haurrak: amona, birramona eta herenamona (amonaren amona). [Zubi-Ondon bost belaunaldi, Goierriko Hitza  (2013-07-19)]

    herenamona (argazkiaren jabetza: Goierriko Hitza)

     
  • Maite 8:56 am on 2013/07/19 Permalink | Reply
    Tags: H   

    haserrekor 

    izond. Haserretzeko joera duena, erraz haserretzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [haserretia] : odol-bero, suminbera, suminkor, sutsu, hisikor Ipar., jauzkor Ipar., samurkor Ipar., haserreti g.e., haserretsu g.e., hirakor g.e., odoldun g.e., saltakor g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es propenso a enfadarse/enfurecerse; colérico, -a
    fr irascible, irritable, coléreux, -euse
    en bad-tempered, quick-tempered
    port irascível, colérico(a), enfurecido(a).

    Entzun:

    Mahai gaineko paperen artean, Txomin Peillenen testu bat, gorriz nabarmendu nuen paragrafo batekin: Zuberoan espainultzen esaten omen diote haserretzeari eta espainulot haserrekor suminduari.  [Espainulot, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-07-18)]

    haserrekor (FlickrCC, annalibera)

     
  • Maite 9:32 am on 2013/07/14 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harea 

    iz. Oso tamaina txikiko harri-aleen multzoa, gutxi gorabehera 0,4-6,3 mm bitarteko alez osatutakoa. (Harluxet Hiztegi Entzilopedikoa)
    Entzun:

     
  • Maite 2:17 pm on 2013/06/22 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hauts 

    iz. 1. Solidoen zatiki guztiz txiki eta banatuen multzoa. Mila urteko hautsa, gutxienez, bazen ganbara hartan. Burdin hautsa. Tabako-hautsa hartu. 2. Errautsa, egurra, ikatza, etab. erre ondoren geratzen den hondakina. • hauts-egun edo hautsen egun. (B) Hausterreeguna. || hauts-kolore. Hauskara. || hauts-metalurgia. TEKNOL. Metalezko hautsen edo metalezko hautsez eginiko piezen fabrikazioaz arduratzen den metalurgiaren adarra. || hauts-zapi edo –oihal. Garai batean lisiba-hautsa iragazteko erabiltzen zen zapia edo oihala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [errautsa] : errauts Ipar., errauts, hausterre, su-hauts
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) polvo (2) ceniza (3) (pl.) kosmetikoak polvos
    fr (1) poussière (2) cendre (3) (pl.) kosmetikoak poudre
    en (1) dust (2) ash (3) (pl.) kosmetikoak powder
    port (1) poeira (2) cinza

    Entzun:

     
  • Maite 8:06 am on 2013/06/06 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harrabots 

    iz. Zarata, batez ere ozena Harrabots egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [zarata] : hots, soinu, zarata, azantz Ipar., haro Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ruido, estrépito, fragor
    fr bruit, vacarme, fracas
    en noise, din, crash
    port barulho, estrépito, fragor

    Entzun:

    Gizarte mugimenduek ez dute batere erraza beren ahotsa entzunaraztea. Gaur egungo gizarteko zaratak eta harrabotsak mezua itotzea dakar sarri, eta ez dute oihartzunik hedabideetan. Zentzu batean, Internet bada itolarri horren errudun; baina, era berean, profitatzeko iturri jariotsua ere bada. Hori hala dela ikusita, hainbat gizarte mugimendu Internet bidezko telebista erabiltzen hasi dira beren mezua hedatzeko bozgorailu gisa. [Mezua hedatzeko bozgorailu, Iñaki Lasa (Berria, 2013-05-22)]

    harrabots (Wikimedia Commons9

     
  • Maite 10:07 am on 2013/06/03 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hatz-bizar 

    iz.. Azazkal ingurutik ateratzen den azal puska.

    Sinonimoak: iz.
    erpuruko, etsai, txerra (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es padrastro [tira de piel que se levanta junto a las uñas]
    fr envie
    en hangnail
    port (de uñas) espiga

    Entzun:

    Gizaseme iharra, ernea eta erakargarria zen; begi marroi distiratsuak zituen, beti ñir-ñirka, eta azazkalen inguruko hatz-bizarrak amorru biziz koska egiteko ohitura. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hatz-bizar (FlickrCC, teresatrimm)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel