Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:47 am on 2013/05/11 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harrikoa egin 

    ad. Baxera garbitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [harrikoa egin] platerak garbitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fregar [la vajilla]
    fr faire la vaisselle
    en to do the dishes
    port lavar os pratos

     
  • Maite 6:26 am on 2013/04/10 Permalink | Reply
    Tags: H   

    heia 

    iz. Ipar. abeltegia, ukuilua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [abeltegia]: abeletxe, ganadutegi, itegi, ukuilu, abeltegi Ipar., barruki Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., ixtegi g.e., estrabi zah., establia Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) establo, caballeriza (2) pocilga, zahúrda, cochinera
    fr ferme, écurie, étable (2) porcherie
    en (1) stable, cowshed (2) pigsty
    port (1) estábulo (2) pocilga, chiqueiro

    Egun batez, Jainkoaren neskame eta Graeme jauregiko giltzazaina zen Alice xuxenak bere neba bekataria eta iloba gajoa bizi ziren etxea berriz ere heia bihurtuta ikusirik, Jainkoaren koleraz indartu, eta harriak izutzeko modukoko madarikazioa bota zion Satanasen atzaparretan harrapatuta zegoen Alberti. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    heia (FlickrCC, deflam)

     
  • Maite 2:24 pm on 2013/03/10 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hontz 

    iz. ZOOL. Estrigiformeen ordenako zenbait hegazti harrapari gautarren izen arrunta. Buru zabala eta aurrerantz begiratzen duten begi handiak dituzte. Normalean lumaje arrea dute eta buruan lumazko bi motots. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es búho; lechuza; autillo
    fr hibou ; chouette
    en owl
    port coruja

    Hontz despistaturen bat gure argien aurre-aurrean jarri zen halako batean eta osabak balazta barreneraino sakatu behar izan zuen bertan harrapatuko ez bazuen. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:37 am on 2013/02/01 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hilartitz 

    iz. Hilarrian ezartzen den inskripzioa.

    Sinonimoak:  iz. g.e.
    [epitafioa]
     epitafio (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es epitafio
    fr épitaphe
    en epitaph
    port epitáfio

    Gezurtiaren paradoxa ezaguna da (“esaldi hau gezurrezkoa da” edo “gizon batek dio beti esaten duela gezurra, orduan gezurretan ari da?”). Hilartitzarena ere paradoxikoa da. Hilobian idatzitakoa, eta hilobia bera, literaturaren ikurra da. Bertan lehen pertsona fikzio bat da, aditzaren aldia ere bai. Ingelesak ezintasun hau begien bistara ekartzen digu, nik dakidala, inoiz erabili ez den epitafio posible honetan: Here lies one who always told the truth. Hots, “hemen datza egia beti esan zuen bat”, edo, ingelesetik nola itzultzen duzun, “hemen gezurra esaten du egia beti esan zuen batek”. Hemen datza paradoxa bat. [Epitafioa, Anjel Erro (argia.com, 2013-01-20)]

    hilartitz (FlickrCC, freezelight)

     
  • Maite 7:47 am on 2012/12/12 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hatsarre 

    iz. (batez ere Z) Hasiera, hastapena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Zub.
    [hasiera]
     abiada, abiatze, hasiera, hastapen, abiamen Ipar., haste Ipar., abiadura Ipar./Naf., hasmenta Naf., abio Zub., hasibide g.e., hatsapen zah., hatse Ipar. zah. 
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es principio, comienzo, origen
    fr début, commencement, origine
    en beginning, origin
    port começo, princípio, início

    Hatsarre horiek, hortaz, gaur egun dugun hauteskunde bidezko demokrazia baino askoz haratago luzatzen dira, eta aldaketa sakonak eskatzen dituzte gai publikoen adierazpenean, ezarpenean, zaintzan, ebaluazioan eta kudeaketan. Gure gobernariek horietan sakontzearen alde egingo balute, modu nabarmenean, horrek argi eta garbi adieraziko luke gure demokrazia goi-mailakoa dela. [Zure hitzak axola du, Andres Krakenberger eta Josu Oskoz (Berria.info, 2012-12-11)]

     
  • Maite 9:34 am on 2012/11/18 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harategi 

    iz. 1. Haragia edo okela kopuru txikitan saltzen den denda. 2. Abereak hil eta larrutzen diren toki edo lantegia.

     
  • Maite 7:32 am on 2012/10/25 Permalink | Reply
    Tags: H   

    harri-zulatzaile 

    iz. 1. Harrobian lanean diharduena. 2. KIR. Harri-zulaketan diharduen kirolaria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz
    [harrobian lanean diharduena] barrenatzaile  (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) barrenero; cantero, -a, picapedrero, -a (2) DEP. barrenador
    fr carrier
    en quarry worker
    port homem que trabalha em pedreira

    Asteburu honetan denboraldi honetako proba oso garrantzitsu bi burutu egingo dira. Urriaren 7an, igandean, Ortuella herrian Euskadiko VI. harri-zulatze txapelketa egingo da, urtero lez Euskadiko jolas eta joko federazioak antolatua. [harrizulatzaileak.net]

    harri-zulatzaile (Argazkia: harrizulatzaile.net)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel