Tagged: H Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:35 am on 2011/03/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hitz eta pitz 

    adond. Berriketan, hitz eta hitz.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [ele-meleka]
    berriketan, ele-meleka, hizka-mizka Ipar., tartarika Ipar., tartarikan Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es charlando, cotorreando
    fr en bavardant
    en chatting (away), chattering (away)

    Ordu haietan, hitz eta pitz, elkarrenganako begikotasuna sortu zen bien artean. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:45 pm on 2011/02/24 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hartxintxar 

    iz. (batez ere pl.) Harrikozkor txikia, ale baten tamainakoa. Oinetakoetatik hartxintxarrak atera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: legar, harrikoskor, harkoskor, harri-txiki, harritxo, harrixkola, muger, kaskailu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gravilla
    fr gravel
    en gravillon

    Oinen azpian bada halako lur hutsaren bertigo bat, hartxintxar askeen marruskadura belarri ertzean, gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    hartxintxar (FlickrCC, _Madolan_)

     
  • Maite 9:24 pm on 2010/12/25 Permalink | Reply
    Tags: H   

    herdoil 

    iz. 1. Burdina eta altzairuaren gainazalean ur likidoarekiko zein aireko ur-lurrinarekiko ukipenaren eraginez hauei sortzen zaien burdin oxidozko geruza gorri edo horia. 2. Landareei zurtoin eta hostoetan ateratzen zaien herdoilaren antzeko orbana, onddo parasitoen ondoriozko gaixotasunek eragindakoa. 3. (hed.) Gauzetan itsasten den zikina. 4. Herdoil-orbana.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) herdoildura, uger, sarra, oxido (2) zikinkeria, uger, kraka, zolda, tortika (3) gorrina (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) roña, herrumbre, óxido (2) añublo, roña (3) (capa de) suciedad (4) sarna, tiña
    fr rouille
    en rust

    Egin klik irudiaren gainean abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko:

     
    • Iñaki Murua 10:40 pm on 2010/12/25 Permalink

      Eta zein da aipatzen duen ziutatea ba? karkar, dexente aldatua dagoen arren, hurrengo batean erakutsiko dizkizut zubi horiek, Maite 😉

    • Maite 12:44 pm on 2010/12/26 Permalink

      Aipatzen duen ziutatea botxolandia dela garbi dago, baina zubiak? Zeintzuk dira zubi horiek? Hurrengo tertulian tabernak zubiekin tarteka ditzakegu… 😉 😉

  • Maite 8:26 am on 2010/12/15 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hitzartu 

    du ad. Zerbait egiteko ados etorri, elkar aditu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:ad.
    [abenitu]
    elkar aditu, elkar hartu, hitz-batu, hizketatu, itundu, paktatu, berbatu Bizk., abenitu g.e., akordatu zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es apalabrar, convenir, comprometerse de palabra
    fr décider ou convenir verbalement, accorder
    en to come to an arrangement, to reach an agreement, to agree

    Ohera baino lehen, biharamunean elkarrekin ikusiko genuela Paris hitzartu genuen eta primeran iruditu zitzaidan niri, hiru egun barrura arte ez baineukan beste zereginik. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 4:40 pm on 2010/12/10 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hurrupa 

    iz. (batez ere Ipar.) Batean ahoratzen edo irensten den edari-kopurua; hurrupatzea. Bi hurrupaz hustu zuen kopa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [hurrupatzea]
    zurrupa, zurrupada, zurrupaketa, zurrut, hurrupaketa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., zurrutada Bizk., trago beh., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e., kurka zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sorbo, trago
    fr gorgée, trait
    en sip, gulp

    Hori guztia oroitzeak sorrarazi dion ongieza arintzeko, beste hurrupa bat egin du idazle gazteak. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:25 am on 2010/10/24 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hegazkin 

    iz. Airea baino astunagoa den aire-ibilgailua. Hego-itxurako azal finkoen bidez airean mantentzen da eta helize- edo erreakzio-motore bidez propultsatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja 飛行機 (hikōki)

     
  • Maite 10:31 am on 2010/09/23 Permalink | Reply
    Tags: H   

    hamaiketako 

    iz. Goizeko hamaikak aldean hartzen den otordu arina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: hamarretako (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es almuerzo
    fr déjeuner, légère réfection
    en elevenses; mid-morning snack [at around eleven]
    ja 午前中の軽食 (gozenchū no keishoku)

    “Orain hamaiketako ona egin ezazue neure kontura”, izan ziren haren azken hitzak. [Gerezi Denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel