Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2011/10/31 Permalink | Reply
    Tags: I   

    igali 

    iz. Fruitua, landareen emaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [fruitua]
    fruitu, garau Bizk., alorta g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fruto [de las plantas]
    fr fruit
    en fruit

    Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena; eta bertan garamanteak izena duten gizasemeak bizi dira, herri hagitz handia, gatzaren gainera lurra botaz laborea ereiten dutenak. [Trapuan pupua, Patziku Perurena] (Ereduzko Prosa Gaur)

    igali (FlickrCC, plumandjello)

     
  • Maite 7:10 am on 2011/09/29 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ibai 

    iz. Ubide naturala, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [uhaitza]
    ibaso Ipar., ugalde Naf., uhaitz Zub., errio g.e., errobi Ipar. g.e., erribera Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es río [corriente fluvial]
    fr fleuve, rivière
    en river

    Begiradak dira, eta uneak, horma leun eta itsua, hiri bat, ibai errauts-kolorea edo teilatuegaletatik erortzen den ura, begiratua izatera iristen ez denaren kontenplazio luzeak dira. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago [itzulpena: Jon Alonso]  (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Tajo ibaia Lisboa zeharkatzean (FlickrCC, MaWá)

     
  • Maite 9:00 am on 2011/08/17 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ilunpe 

    iz. (askotan pl.) 1. Argirik edo argitasunik eza; iluntasun handia. 2. Ezjakintasun-, nahasmendu– edo ziurgabetasunegoera. • ILUNPETAN. 1. Argirik gabeko tokian. Zer ari zara hor ilunpetan irakurtzen? 2. Ezjakintasunean. Hizkuntzalaritza ilunpetan ibili da gehienetan bere oinarriei buruz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [argirik eza]
    goibeldura, ilun, iluntasun, lainope, ilundura Ipar., goibel jas., goibeltasun g.e., ilundegi g.e., ilundi g.e., ilungo g.e., aizaro Naf. g.e. pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) tinieblas, oscuridad (2) tinieblas; oscuridad; ignorancia, confusión
    fr (1) ténèbres, obscurité (2) ténèbres, obscurité, ignorance, confusion
    en darkness, dark

    Barruko ilunpe grisbeltzetik, leihoko argitasunaren kontra, Goioren buru ilegorri eta aurpegi zurbila antzematen da. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ilunpe guztien gainetik ziurtasun naturalaren gogo-argiak bideratzen gaitu. [Gizakia maitagogoa da, Jenaro Garate (Jakin, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ilunpe (FlickrCC, by Twistiti)

     
  • Maite 6:41 am on 2011/07/20 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihalozkatu 

    da ad. (Ipar.) Iraulkatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [ihauskatu]
    irabiatu, iraulkatu, ihauskatu Ipar., lorrindu Bizk., itzaloskatu g.e., itzulerauzkatu Zub. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es revolcarse
    fr (se) vautrer, (se) rouler
    en to roll around/onto one’s back

    Aitzurraz eta palaz ihalozkatu lur gain lohitsuan pausatu zen kutxa. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:30 am on 2011/07/19 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihetxetu 

    da/du ad. (Ipar.) Higatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar. zah.
    [gastatu]
    larrakitu, higatu Ipar., histu Ipar., malaskatu g.e., gastatu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es desgastar(se), gastar(se); ajar(se)
    fr (s’)employer, (s’)user, (se) détériorer
    en to waste, to spoil, to wear away/down

    Mendiko botak ihetxetu samarrak ditu mendizaleak.

     
  • Maite 8:25 pm on 2011/06/15 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irarkola 

    iz. neol. Inprenta-lanak egiten diren lantokia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. neol.
    [inprimategia]
    moldiztegi, inprimategi Heg., inprimeria Ipar., moldetegi g.e., moldizkira g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es imprenta, taller de imprimir
    fr imprimerie
    en printer’s

    Baionako egun hortan, irarkola-lantegian bazen kortxela xume bat, han ari ginen Lafitte eta biak, hango andere segetariaren bestaldean, Labarthe jaun andere arduradunak eta hiruzpalau langile haratxago. [Piarres Lafitte gure arbasoa, E.L., (2001-10-25, 8. orr.) Astekari euskalduna, (Herria, 2001-2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:21 am on 2011/06/10 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ikusmen 

    iz. 1. Objektuen forma, kokagunea eta kolorea argiaren eraginaren bidez hautematen duen sentimena, begien bidez burutzen dena. 2. Ikusmenaren helmena, ikuslearen begien irispidea.  Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bista]
    ikusbide, bista beh.
    [ikuspena, alegiazko ikustea]
    zah. bisio, ikuskari, ikuskera, ikusketa, ikuspen, ikusgune Ipar. zah.
    [begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa]
    bista (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (sentido de la) vista (2) vista, panorama, perspectiva
    fr vue, sens de la vue
    en (sense of) sight, eyesight

    Haren silueta lausoa besterik ikusten ez bazuen ere, oroimenak eta irudimenak osatu egiten zuten haren ikusmen akitua. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ikusmen (FlickrCC, Jerrycharlotte)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel