Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:47 am on 2012/01/10 Permalink | Reply
    Tags: I   

    igaraba 

    iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboroa, uretako bizimodura moldatua dagoena. Ilajea arre iluna da bizkarraldean eta zurixka sabelean, isatsa luzea eta sendoa eta oinak palmatuak. Handi samarra eta gautarra da (Lutra lutra). • itsas igaraba. Aurrekoa baino handiagoa. Ozeano Barean bizi da (Enhydra lutris).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [udagara]
    ugabere, urtxakur, udagara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Etim.
    < ugabere < *u-abere < ur + abere

    igaraba (Irudia: Txadonak2, baimenarekin ekarria)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nutria
    fr loutre
    en otter

    Jendearekin txantxetan aritzea ere gustatzen zitzaion agure hari; esan ohi zuen igarabei ezer ez zaiela gustatzen albiste onak dakartzan egunkari bat adina, eta errekaren ertzean paper bat utziz gero, animalia horiek irakurtzera ateratzen direla zioen; istorio harrigarriak kontatzen zituen izokinen eta beste arrainen adimenaz. [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 11:02 am on 2012/01/07 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irrintzi 

    iz. 1. Zaldiaren oihua. Irrintzi zolia. 2. Euskal oihu berezia, zolia eta luzea, batez ere deitzeko edo alaitasunadierazpen bezala egiten dena. 3. Gurdiaren edo orgaren zarata. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Labayru Ikastegia)

    [relincho; grito de diversos mamíferos.] irrintza
    [grito estridente y prolongado] lekaio, zinka
    [grito, clamor] ijui, oihu [chirrido] karranka, kirrinka, kirrinkada, kurrinka, kurriska, kurriskada, kurrunka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) relincho (2) grito mantenido lanzado en fiestas y bailes populares vascos (3) chirrido, rechinamiento
    fr (1) hennissement (2) cri soutenu fait dans les fêtes et danses basques (3) grincement
    en (1) neigh; whinny (2) long, loud joyous yell similar to a yodel given by Basque people to call someone or to show happiness; it is often heard at Basque festivals

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 9:09 am on 2012/01/05 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inusturi 

    iz. Tximistaren hotsa, trumoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trumoia]
    ihurtzuri, ostots, trumoi, ortzantz Ipar., trumonada Bizk., ortots Naf., durunda Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) trueno (2) relámpago
    fr (1) foudre, tonnerre (2) éclair
    en (1) thunderclap, clap of thunder (2) flash of lightning

    Yoan ordukoxe, itxumustuan, iñusturiak burrunba erausitzen du. Zait Sof 146. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
    • txerra 9:48 am on 2012/01/05 Permalink

      Gure inguruan horri justuri deitzen diogu. Eta bide batez, Uribe Kosta aldean Justuri izeneko euskarazko irrati berria sortuko da gutxi barru: @justuri

    • Maite 9:58 am on 2012/01/05 Permalink

      Aupa, Txerra! Bai, antza denez, aldaera ugari duen hitza da. Xabier Fernandezek proposatu zidan ‘iusturia’, adibidez, baina hiztegietan gehiago azaltzen denez inusturi edo ihurtzuri, horietako bat hautatu dut.

      Begira Orotariko Euskal hiztegian zer azaltzen den hitzaren inguruan:

      inusturi (V, G; -ñ- Lar, Añ (V), Izt C 235, H (V, G)), ihusturi (V-ger; ius- Lar, Añ (V), H (V, G)), inuzturi (Dv (V, G)), inusteri, fusturi (V-gip; FSeg ap. A), yusturi, yuzturi, justuri (V-gip; Añ (V)), juzturi (V-ger-arr-och-gip), jostai (G-nav),busturi, fostai (G-nav), yostoi, jostoi (G-nav), dusturi (DRA). Ref.: Bon Trueno 415; A (fusturi, inusturi, jostoi, juzturi); Gárate 2.a Cont RIEV 1933, 98; Iz ArOñ (jústuixak), Als (ódaiyá); Holmer ApuntV; Garbiz Lezo 4 (fostai).

      Trueno; relámpago, rayo. “Así el trueno se designa con estas palabras: […] ihusturi, yusturi, yuzturi, yostoi, iñusteri, iñusturi, ihulgi” JMB OC I 389. “Jústuixak be badiardu, el trueno” Iz ArOñ. “Busturi, trueno (V) Bonaparte, ms. Lacombe” DRA. v. ihortziri, trumoi. Iusturiaen atzean euria. RS 201. Onetan, asi zirean trumoi ots arrigarriak, oñeztu justuria oñaztargi bildurgarriak. Añ MisE 143. Turmoi eta iñusturi izugarriak batetik eta kazkabarra eta arria bestetik. Lard 70. Justuri batek alako otsik / ez dau iñoz atera. AB AmaE 10. Ala adierazten digute beintzat iñusteriak eta tximistak euskeraz dituzten izenak […]: yusturi, iñusturi, iñusteri. JMB ELG 82. Eskatu zuek Yauberi yuzturi ta agetaren amaia. Ol Ex 9, 28 (Ker trumoi). Yoan ordukoxe, itxumustuan, iñusturiak burrunba erausitzen du. Zait Sof 146. Laister eramango bai-nau Tzeu-ren iñusturi egadun orrek. ‘Trueno alado’. Ib. 147. Ori esaten jarduten giñan justuria zetorren danien. And AUzta 65. v. tbn. Iñusturi: Or Tormes 37.

      Bide batez, ze kasualitatea irratiarena! Zorte on @justuri irratiarentzat eta mila esker iruzkinagatik. 🙂

  • Maite 11:08 am on 2011/12/28 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inuzente 

    inuzente (FlickrCC, trackrecord)

    1. iz. Adimenez atzeratua, eta bereziki adimen-atzeratasuna aurpegian nabari zaiona. 2. izond. Inozoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. beh.
    [inozoa]
    inozo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (herrik. izond.) inocente, ingenuo, -a (2) (herrik. iz.)  deficiente, incapacitado, -a; retrasado, -a; limitado, -a; de corto entendimiento
    fr (herrik. izond.) innocent, -e ; ingénu, -e ; naïf, -ïve
    en (izond.) innocent, naive, naïve, gullible

    Amaitzen ez den koadroa da. Arratsaldero hasten da pintatzen eta gau aldera dena du berriro ezabatzen, dena du jasotzen eta joan egiten da, Alde Zaharrera, lagunekin baxoerdiak edatera. Umekeria dela diote hiriko jakintsuek. Nahiz bera tren batean jaio, heldutasunaren bagoia ez da iritsi haren geltokira. Inuzente Eguna zen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007) Orr.: 43] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 11:24 am on 2011/12/24 Permalink | Reply
    Tags: I   

    intzirika 

    adb. Intziri eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [adiaka]
    adiaka, aieika, aieneka, aika, antsika, erostaka, espaka, kexuka, zinkurinka, auhenka Ipar., inkesaka Bizk., aiezka g.e., alaka g.e., aiez zah., arkumaka Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gimiendo, gimoteando, sollozando; suspirando
    fr en gémissant

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 10:41 am on 2011/11/26 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihintz 

    iz. 1. Lur, landare eta objektuen gainean gauez eta goizaldean aireko ur-lurrinaren kondentsazioz eratzen diren ur-tanta xeheen multzoa. Gauez lurra ukitzen duen airegeruza ur-lurrinarekiko asetasuntenperatura baino baxuago hoztearen ondorioa da. Ihintza sortzeko gau argi eta haizerik gabea behar da. 2. (Ipar.) Tanta, xorta. Ahur bat irin eta olio-ihintz bat. Lo-ihintzik egin gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eguratseko hezetasuna]
    izar-ihintz Ipar., garo Bizk., iruntz Bizk., basur Gip.
    [tanta]
    Ipar. g.e. tanta, tantakada, ttotta Ipar., xorta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., tangada Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) rocío (2) Ipar. gota; una pizca, un poquito
    fr (1) rosée
    en (1) dew

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 2:12 pm on 2011/11/10 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ipingi 

    iz. Adabakia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [adabakia]
     adabaki, petatxu, adabu g.e., partxe Heg. beh.. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) remiendo; petacho (2) remiendo, parche, arreglo provisional
    fr pièce
    en patch

    Zarpail eta zikin jantzia zebilen egun haietan, ipingi bat hemen, adabaki bat han. [Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur, moldatua)

     

    ipingi (FlickrCC, malglam)

     

    ipingi (FlickrCC, liliferret)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel