isuri
isuri 1
1 du ad. Ontzi batetik, barruan daukan isurkaria atera. Pegarretik ura isuri. Ardoa ontzi batetik beste batera isuri. Ura umearen burura isuriz.
2 du ad. (Hedaduraz). Negar malkoak isuri. Bere odola isuri zuen gizon guztien onerako.
3 du ad. Irud. Isur ezazu zeure bihotza, ura bezala, Jainkoaren aitzinean. Isurtzen ditu hartzailearen ariman graziaren dohain miragarriak.
4 da ad. (Errekez edo ibaiez mintzatuz). Urumea ibaira isurtzen diren errekak.
5 (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). -ra lerratua, -ra makurtua. Ik. erori 6. Gizonaren gogoa gaizkira isuria da. Emazteetarik begiratzeko, haietara ez hain isuria eta eroria egoteko. || (Izenondo gisa). Adimendu eder bat, memorio handi bat eta borondate onera, ohorera eta prestutasunera erori bat, isuri bat.
isuri 2
1 iz. Isuri den gauza; isurtzea. Ik. isurtze; isurketa. Zeruetako isuria. Idiak gaitz hori duenean, ezagutuko duzue haren isurietan. Inoizko petrolio isuririk larriena izan da Filipinetan.
2 iz. Jaidura, joera. Ez dut oraingoxea euskaraganako isuria. Nik, berriz, literaturara nuen isuria. Oraingo isuriak bestera garamatza. Euskal foruen erlijio-isuria.
3 iz. Isurialdea (teilatu edo kidekoetan). Isuri biko teilatua.
4 iz. Gorputzeko barrunbe batean likido bat ohiz kanpoko neurrian pilatzea edo bertatik isurtzea. Mexikon hil zen, buruko isuri baten ondorioz, ekainaren 25ean.
(Hiztegi Batua)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
isuri ad.
[jarioarazi]: jariatu, jario Heg., esuro zah., erion Bizk. g.e.
isuri iz.
[isuri dena]: fluido, jariakin, jariakari g.e.
[jaidura]: jaidura, joera, jaugin Ipar., pendura Ipar., jas Bizk., jaiera Gip., enjogidura Zub., gano Zub., aiher g.e., isurki g.e., natu Heg. g.e., jit Bizk. g.e., mendu Bizk. g.e., aiherkunde Ipar. zah.
[isurkia]: isurialde, isurki
[jarioa]: jariatze, jario, erion Bizk. g.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es isuri 1 || (1) da/du ad. verter(se), derramar(se), esparcir(se) (2) da/du ad. manar, fluir (3) da/du ad. caer(se); desprender(se) (4) da/du ad. [gasak, substantziak] emitir (5) da ad. desaguar, desembocar|| isuri 2 || (1) iz. vertido, derramamiento, flujo; escape, fuga, pérdida (2) iz. vertido (3) iz. (Eraik.) vertiente, pendiente (4) iz. (Med.) derrame (5) iz. propensión, inclinación, afición (6) iz. [gasak, substantziak] emisión (7) iz. (Psikol.) sesgo
fr isuri 1 || (1) da/du ad. (se) couler, verser ; renverser ; déverser (2) da/du ad. jaillir, verser (3) da ad. [ibaia] se jeter || isuri 2 || (1) iz. déversement, écoulement, rejet, dégorgement ; fuite (2) iz. [teilatuarena] versant, pente (3) iz. penchant ; être porté, -ée à (4) iz. (Med.) épanchement, effusion
en isuri 1 || (1) da/du ad. to pour; [sarritan ustekabean] to spill; to dump, to discharge (2) da/du ad. to shed; to flow (3) da ad. to flow, to empty, to discharge || isuri 2 || (1) iz. pouring; spill, spillage; leakage; flow; dumping, discharge (2) iz. [teilatuarena] slope; incline
Testuinguruan
Erupzioaren irudi ikusgarriak hartu dituzte, baina Bjorn Steinbekkek grabaturikoek ez dute parekorik. Drone batekin, laba isuriari jarraitu dio, lurraren azpitik ateratzen den kraterreraino. [Islandiako erupzioaren irudi ikusgarriak hartu dituzte, drone batekin, Edu Lartzanguren (berria.eus, 2021-02-22)]
Reply