Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:52 pm on 2020/09/28 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inhabilitatu 

    iz. gaitasungabetu.  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [inhabilitatu] :  v.tr. (Der.) gaitasungabetu; gaitasunik gabe utzi, ezgaitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. inhabilitar
    fr iz. interdire
    en iz. bar, disqualify
    port iz. inhabilitar

    Testuinguruan

    Quim Torra Kataluniako presidentea inhabilitatu du Espainiako Auzitegi Gorenak [berria.eus, I. Alberdi/G. Berasategi (2020-09-28)]

     
  • Maite 11:26 pm on 2020/09/17 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izerdi-flotan 

    iz. Izerdi-patsetan.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Sudando. v. IZERDI-FLOTAN.

    Sinonimoak: iz.

    [izerdi-flotan] : izerdi-patsetan, izerdi-koipetan, izerdi lametan, izerdi peletan

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. sudando copiosamente, sudando a mares
    fr adb. transpiration abondante
    en adb. sweating profusely
    port adb. suando profusamente

    Testuinguruan

    Hor ibili naiz, ohean, ezker-eskuin, ezinean, gorputz-adarrak, salbuespenik gabe, urduri antzera, begirik ezin itxi, lehengo erromeria haietako txitxi-burruntzien modura bueltaka batera eta bestera, eta bero, izerdi patsetan, izerdi flotan. [«Nahikoa da, demonio!», JULEN MURGOITIO / GARA [Iritzia]]. Egungo Testuen Corpusa.

    Izerdi plotan altxatu naiz. [Erreka haizea, Sonia González (Susa Literatura)]

     
  • Maite 11:45 pm on 2020/08/25 Permalink | Reply
    Tags: I   

    isipu 

    1 iz. Elizetan ur bedeinkatuaz ihinztatzeko erabiltzen den tresna. Busti zuen isipua ur bedeinkatu ontzian. 2 iz. Zurdakia; eskuila. Haginak eta hezurrak hartu, isipu fina pasatu eta azterketa kimikoak eragin. 3 iz. Iturengo eta Zubietako joaldunek eskuan eramaten duten tresna, zurezko gider luze batez eta hari lotuak diren zaldi buztanen ileez osatua dena. Joareak ongi jantzita, tunturroak zuzen eta isipua dantzan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    isipu. isopu (Lcc), hisopo (Lar→Chaho, Hb; i- Añ, H), ixopo, hisopa (Hb; i- H), hisope (Lar, Hb), ixapo, izepo (V-m, G, B ap. A ). Hisopo. “Ysopo para rociar” Lcc. “Hysopear, hisopeaz, hisopoaz busti ” Lar. ” Izepo (V-m, G, B), hisopo??” A. Graziaren hisopoaz / othoi busti nazazu. EZ Eliç 330. Garbi nazazu hisopoaz. Gç 46. Libera me, Domine kantatzean, / ez busti ixaporik urean. JanEd I 137 (130 isopo, 132 isopa). Aurthiki hisopaz […] ur benedikatua. Elsb Fram 135. Medikuak agindu litzakean erremedioakin bear bezela igortziaz [eztarria] izipu txiki batekiñ. Aran-Bago ManMed 230. Buruan eman zako isipuas kaska bat. A Aezk 202. Ixopoa? ori dek arma apaizentzat. Lab EEguna 110. Busti eban isopua ur-bedeinkatu-ontzian. Bilbao IpuiB 147. v. tbn. Or Eus 110. Isopo: Berron Kijote 75. Isopu: Iraola 92. Hisopa: Hb Esk 205.

    + isopu, hisopo (Hb; i- H), hisopa (Hb; i- H). Hisopo (planta); rama de hisopo.
    Hisopoaren inguruan ezarririk. Lç Io 19, 29 (He hisopa adar, LE isopo, Dv hisopozko makhila, Ker isopo-adar; Ol seska, IBe kainabera). Hisoparekin bai liburua bai populu guzia ihizta zitzan. Lç He 9, 19 (Ker isopu; Ol itzebelar). Alzifretik hisopara belhar guztien berria. EZ Man II 81. Isopa da halaber belhar bat beberina iduri duena. Mong 594. Gero hartuko duzue isopo buket bat. Urt Ex 12, 22. Egizü lehenik salda bat / malbaz, gimaubaz / merkürialaz, parietara / hisopa eta arrüda […] / eta mühüilü aziz. StJul ms. 50v. Artu zuan Moisesek isipu bat. Ub 31. Belogi bat artu ta ozpiñez ase zuen, ta isopo-aga batean yarririk, edatera eman zion. Ir YKBiz 506.

    ixipu (G-to ap. Iz To; G-azp), hisopa. Escobilla (en forma de hisopo). ” Ixipuba, la brocha del albañil” Iz To. ” Izipua da igeltzeroak paretak zuritzeko erabiltzen duten eskobila (brocha)” Vill in And AUzta 43n.
    Ortzak garbitzen zitunean bereala bere arrebaren gelara joaten zan ixipua eramatera. JAIraz Bizia 21 (‘cepillo de dientes’ ?). Tira nion bonbari… / Arek, berriz, fallo: / ez erratz, ez isipu / ta ez paper-rollo. Zendoia 89.

    isopo (G-nav ap. A), ixipu (G-to ap. Iz To), izipu, izapo (V-m ap. A), izepo (V-m, G, B ap. A). “Rabo de ganado” A. “Izepo (V-m, G, B), rabo de liebre” Ib. “Isatsa adirazteko, Lizartzan ixipua esaten dute” EgutTo 25-1-1920 (ap. DRA). “La cola de asno, vaca, etc.” Iz To. Astoa izateko atzeko izipua (buztana) bakarrik falta dau. And AUzta 43. isopu (AN-5vill ap. CarnIt 275 ).
    Cola de caballo atada a un mango de madera que lleva uno de los participantes en el Carnaval.

    Sinonimoak: iz.

    [ihinztagailua]: ihinztagailu, isopa Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. (Heg.) [ihiztailua] hisopo, aspersorio (2)  iz. (G) brocha (3) iz. rabo, cola
    fr (1) iz. [ihiztailua] aspersoir (2) iz. blaireau (3) iz. queue
    en (1)  iz. [elizakoa] aspergillum, aspergill (2) iz. brush
    port (1)  iz. (Heg.) [ihiztailua] hissope (2)  iz. (G) (para pintar) broxa

    Testuinguruan

    Akuarelak pintatzeko isipu txiki horietako batekin, bederatzi egunez horma handi bat zuriz pintatzen jardun zuen. [Berria, 2011-04-08, «Dirua da gaur askatasuna», LOREA AGIRRE [Kultura]]

     
  • Maite 10:21 pm on 2020/08/18 Permalink | Reply
    Tags: I   

    iraunkor 

    1 adj. Irauteko joera duena, luzaroan irauten duena, eteten ez dena. Lizarraren zura gogorra eta iraunkorra da. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Adiskidetasun iraunkorraren zimendurik sendoena. Bake iraunkorra lortzeko. || Batzorde iraunkorra: halako maiztasunez biltzen dena eta ohiko arazoez aritzen dena. 2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. jasangarri 2. Garapen eredu iraunkor baten alde. Laborantza iraunkor bat sustatzeko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    *(gral.; SP, Lar, Añ, Dv, H), iraukor (L, BN, S). Ref.: A; Lh; Asp Leiz2; Iz ArOñ; Etxba Eib. Duradero, constante, permanente. “Perpetuo” , “permanente” Lar y Añ. “Stable, durable, persévérant” Lh. Tr. De uso frecuente desde el s. XVII. No se documenta en la tradición suletina. En DFrec hay 45 ejs., meridionales.

    Pazienzia behar bezain iraunkor bat erreparti diazadazun. Harb 248. Zer egin behar da erresolüzione hun hunen borthitz eta iraunkor egiteko? CatLan 147. Zegaitik deituten jako [grazia] iraunkorra edo abituala? CrIc 123. Adiskidetasun iraunkor baten zimendurik sendoena. Dh 246. Eliza bat, Setin’go zur iraunkorrez egiña. Lard 82. Aro ona ez da iraunkor, eta ez da nihoren begira egoten. Dv Lab 24. Bedar-solo iraunkorrak eralduteko. “Prados permanentes” . ForuAB145. Betirako dan gauz bat bazkun iraunkor batzuen eskuetan uztea asmaturik geunden. Ldi IL 147. Eurenez iraunkor diran gauzen jaun eta jabe izateko eskubidea. Eguzk GizAuz 93. Erabateko elbarri iraukorrak. “Incapacidad total permanente” . EAEg30-12-1936, 682 (ib. 30-12-1936, 682 iraunkor). Iraskuna egoki eta eroso jardun al izan dedin, derizkion aña Batzorde iraukor berezi izendatu ditzake Goi-Batzordeak. “Comisiones especiales permanentes” . Ib. 1-6-1937, 1737. Zipresen zura dezu iraunkorrenetakoa. Munita 90. Egur gogorra ta iraunkorra. Ostolaiz 73. Euskalkiak, edonongo dialektuak bezalaxe, uste baino iraunkorragoak baitira. MEIG VIII 107.

    (Ref. a personas). Firme; fiel. Adiskide egiazkoez, / Prestu, fiñ eta iraunkorrez. Gy 105. Emakume guzietatik leialena eta iraunkorrena. Lard 460. Izan bear geradela […] gere griñaen bridatze ta menderatzean iraunkorrak. Aran SIgn 47. Aldakor ta iraunkorrak, dollor ta maitagarriak, azpikeri zaleak eta beren ustea edozein umeri agertzen diotenak. Ag G 331. Guztijak nai nebazan lagun iraunkorrak. Laux BBa 66. Tarenton ainako iarraile iraunkorrik etzuen inon izan Pitagorak. Zait Plat 14. (Ref. a personas). Que vive mucho. Orduan dio Jinkoak [Elizari] eman, itxura guzien kontra, egundaino izan diren iraunkorrenetarik bat. HU Aurp 133.

    Sinonimoak: izond.

    [iraupentsua]: iraupeneko, iraupenezko, konstante, iraungarri g.e., iraupentsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  izond. duradero, -a, durable; constante, persistente; perenne (2) izond. permanente (3) izond. (Bot.) perenne (4)  izond. (Ekol.) [substantzia, kutsatzailea] persistente (5) izond. (Ekol.) [jarduera] sostenible
    fr (1)  izond. durable, permanent, -e ; constant, -e ; ininterrompu, -e (2) izond. (Bot.) persistant, -e
    en (1) izond. durable, lasting, long-lasting (2)  izond. standing, permanent (3) izond. evergreen; perennial (4) izond. [substantzia, kutsatzailea] persistent (5) izond. [jarduera] sustainable
    port (1)  izond. persistente, duradouro (2) izond. permanente (3) izond. (Bot.) perenne (4)  izond. (Ekol.) [substantzia, kutsatzailea] persistente (5) izond. (Ekol.) [jarduera] sustentável

    Testuinguruan

    Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokionez, talde iraunkorrak osatuko dituzte, eta talde horien parte izango dira haurrak eta haien irakaslea. [Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago bildu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (Berria.eus, 2020-09-18)]

     
  • Maite 10:39 pm on 2020/08/15 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irudiztatu 

    du ad. Irudiz hornitu. Egileak berak irudiztatutako liburua. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [irudikatu]: irudikatu, iruditu, itxuratu Ipar., figuratu zah.    

    [irudiz hornitu]: ilustratu    

    [irudimenean eratu edo sortu]: imajinatu, irudikatu, iruditu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. representar, simbolizar (2) du ad. dibujar, ilustrar (3) du ad. imaginar, concebir
    fr (1)  du ad. représenter, symboliser (2) du ad. illustrer (3) du ad. imaginer, concevoir
    en (1) du ad. [irudiz adierazi] to symbolize, to represent; to stand for (2) du ad. [irudiz hornitu] to illustrate (3) du ad. [irudimenean eratu] to imagine
    port (1) du ad. representar, simbolizar (2) du ad. desenhar, ilustrar (3) du ad. imaginar, conceber

    Testuinguruan

    Egileak berak irudiztatu zuen liburua. #gaurkohitza

     
  • Maite 8:33 pm on 2020/08/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ingerada 

    iz. Zerbaiten irudia mugatzen duen lerroa. Ik. silueta; soslai. Zeharkako argiak nabarmendu egiten ditu objektuen testura eta ingeradak. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [ingerada]: silueta, soslai, profil

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ingerada. ingerada . “(V-ple), contorno” A. Cf. inguru .

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es contorno [silueta]
    fr silhouette
    en silhouette
    port contorno, silhueta

    Testuinguruan

    Urrunago, lantegiko tximiniak zeuden, eta euren atzean, lausotu samar, kanpandorre baten ingerada zorrotza. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)]

     
  • Maite 7:33 pm on 2020/07/31 Permalink | Reply
    Tags: I   

    indargabetu 

    indargabetu, indargabe/indargabetu, indargabetzen || 1 da/du ad. Indarrak edo indarra galdu edo kendu, indargabe bihurtu. Gaitz luze hark gorputza argaldu eta indargabetu zion. Lanean ari zirenak indargabetu ziren bizigarriaren faltan. 2 da/du ad. (Lege edo arau batez mintzatuz). Ik. ezeztatu. Lege hori indargabetzeko egin diren ahaleginak. Errepublikako Gobernuaren dekretu guztiak indargabetuz. 3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Eguzki epel indargabetua.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    indargabetu.

    1. (G, AN; H), indarbagetu (Lar, Añ, H), indargatu (H), indargetu (V; H), indergatu (V-ger), indarba(g)atu (V-gip), indarkatu. Ref.: A (indargabetu, indargetu), Apend (indergatu); Iz ArOñ (inddar).
    (Aux. trans. e intrans.). Debilitar(se), perder (o hacer perder) la fuerza. “Infirmar” Lar. “S’affaiblir, perdre sa force, sa vigueur soit au physique, soit au moral” H. “Debilitar, debilitarse” A. ” Inddárbaatuta, debilitado” Iz ArOñ.
    *Hebaintzen du eta indargabetzen bere parte guzietan. SP Phil 466 (He 472 indarres gabetzen). Tentazionek phezützen dizie, plazerek indar gabetzen eta praubeziak eskerniatzen. Mst III 48, 2 (SP malgutzen eta flakatzen, Ch flakatzen, Ip ahültü, Ol armintzen). Maiz komekatzen <kone-> dena ongi joain da egunetik egunera azis ta azkartus birtutean, ala nola argalegi komekatzen dena eritus ta indargabetus (381). LE-Ir. Aragija makaldu ta indarbagatu dedinian. Mg CO 112. Sabelaren jan ezaz argaldu ta indar gabetu ziran esku ta oñak. VMg 60. Nok alan argaldu ta indargetu dau lur yotera giño zure anditasun itzal andikoa? Añ EL2 198s (NekeA 246 indarbagetu). Mementotik mementora argalduaz ta indargetuaz doa. Zav Serm I 78. Lan egiteko atsegin da indarra, eta an ari ziranak indargabetu ziran bizigarriaren paltan. Bv AsL 152. Belaun da besoak indargetuak eta gorputza lurrera begira eukazan. Ag AL 83. Olerkia indargetu ta belaxkatu egiten dute onelakoak. TAg Y 1933, 25. Frantziak politika gauzetan Breizh indargabetu badu, kulturazko nortasunik ere ez dio utzi. Mde Pr 283. Gure euskara ikusten dogu / doiala indargetuten. BEnb NereA 193. Ondorioak ahuldu eta indargabetu zituela. MEIG VI 78. En DFrec hay 4 ejs. de indargetu.
    v. tbn. EE 1884a, 312. Indargetu: Enb 103. Inddargatu: Ezale 1897, 37a. Echta Jos 252. Indarkatu: Ezale 1899, 51a. Eguzki epel indargetua […] azkenengo argi-orratzak mendi gandorrari sartzen zegoan.Ag G 281.

    2. + indarbagetu (Lar, Añ), indargetu (Lar), indargatu (V, ms. ap. A). Anular; derogar, abolir. “Abrogar, legeren bat indargetu, indarbagetu ” Lar.
    *Hola leheneko manakuntza izan da indargabetua haren flakotasunaren eta ezdeustasunaren gatik. TB He 7, 18 (Lç abolitzen, He antzutzen, Dv khendu, Ol ustu, IBk indar gabe uzten). Izan leitekez ezereztuak eta indarbagetuak eskintsariak edo botoak? Itz Azald 87. Onoko [agindu] au indargeturik geldituko da. “Derogada”. EAEg 24-4-1937, 1557. Errekisa erabakia, indargabetu bearrean gera. “Dejar sin efecto” Ib. 17-3-1937, 1300.

    Sinonimoak: iz.

    ad. [ahuldu]: ahuldu, argaldu, eten, indargetu, kemengabetu, makaldu, maskaldu, mengeldu, enuldu Ipar., erpildu Ipar., flakatu Ipar., herbaldu Ipar., histu Ipar., zainildu Ipar., erkindu Bizk., kadendu Bizk., mekotu Bizk., mendratu Ipar./Naf., baxatu g.e., hiratu zah., ahuletsi Ipar. g.e., faundu Ipar. g.e., zaingabetu Ipar. g.e., gelgetu Gip. g.e., esmeriatu Zub. g.e.    [indargabe bihurtu]: derogatu, indargetu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) da/du ad. debilitar(se), quedarse sin fuerzas; dejar sin fuerzas (2) da/du ad. amortiguar, atenuar (3) da/du ad. (Zuz.) derogar; abrogar, abolir; resolver (4) da/du ad. (Fis.) atenuar
    fr (1) da/du ad. (s’)affaiblir, (se) débiliter, (s’)épuiser (2) da/du ad. amortir, atténuer (3) da/du ad. annuler, invalider, abroger
    en (1) da/du ad. [indarra galdu edo kendu] to weaken (2) da/du ad. [efektua moteldu] to attenuate (usually passive); to soften, to cushion; to lessen, to diminish (3) da/du ad. [legea] to repeal; to revoke; to abolish
    port (1) da/du ad. enfraquecer, ficar sem força (2) da/du ad. atenuar (3) da/du ad. (Zuz.) derrogar; revogar, abolir

    Testuinguruan

    ‘Bateragune auziko’ zigorrak indargabetu ditu Gorenak (#gaurkohitza, 2020-07-31)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel