Tagged: M Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:10 am on 2009/01/03 Permalink | Reply
    Tags: M   

    maiseatu 

    du ad. Zerbaiten edo norbaiten alde txarrez, edo ustez txarrez, marmarka edo gaizki esaka aritu.

    Sinonimoak: marmarrean aritu, marmar aritu, maiseoan aritu, gaitzetsi, murmurikatu, gaitzerran, azpiak jan, kritikatu, ezaindu.

    Aurreneko hitzen ondoren, azken asteetako zenbait gorabehera maiseatu zituzten. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga]

     
  • Maite 12:05 am on 2008/12/11 Permalink | Reply
    Tags: M   

    mafrundi 

    iz. (Ipar.) Hotzeria.

    Sinonimoak: hotzeri, marranta, katarro, erlastasun, erlastura, erramazko, kostoma…

    Maiatz hartan, ordea, bi astetan gaixo antzean egon nintzen, etxetik atera gabe, mafrundi handi batekin eta kalentura pixka batekin, eta orduan gertatu zen gertatzekoa. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

     
  • Maite 12:06 am on 2008/11/22 Permalink | Reply
    Tags: M   

    malkar 

    1. iz. Aldapa latza; toki aldapatsua, haitzez betea; amildegia. 2. izond. Malkartsua. Bide malkarrak leuntzeko.

    Sinonimoak: aldapa, aldats, malda…

    Denontzat dauzka bizitzak malkar arriskutsuak, amairik gabeko sakonera bat bezalako malkarrak! [Urregilearen orduak, Pako Aristi]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel