Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:32 am on 2009/12/09 Permalink | Reply
    Tags: P   

    piltzar 

    iz. (Ipar.) Zatar edo ehun-zati hondatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: piltzar iz. Ipar. [pilda] piztin, zarpa, perreka Ipar., pilda Ipar., trakets g.e., zarpail g.e., zirtzil g.e., altsi zah. piltzar izond. Ipar. [arlotea] arlote, atsekaitz, desatsegin, ezatsegin, muker, zakar, basatxori g.e., tratakaitz g.e.

    es harapo, trapo viejo, andrajo / andrajoso
    fr torchon, guenille, haillon, vieux chiffon / déguenillé, -ée
    en rag / ragged

    Big Lanniek ahal zuen artean konpondu eta adabakiz josi zizkion txikiegi geratu zitzaizkion janzkiak; baina oihala hain zegoen higatua eta usteldua, erabiliaren erabiliaz, ezen beti beste nonbaitetik tarratatzen baitzen, urratuen piltzar zarpailtsuak bata bestearekin josten saiatzen zen aldiro. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker/Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:47 am on 2009/12/02 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pilpira 

    iz. (Ipar.) Bihotz–taupada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) bihotz-zarrapo, bihotz-zimiko, bihotz-zarrasta, bihotz-taupada, taupada, pilpiramendu, pultsazio (2) pirpira, zirrara, herstura, joaldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hantxe nengoen ni, behiala ura horren maite izan nuen hau, han, Aqualandeko giro hartan, betidanik horren suspergarri gozoa aurkitu nuen hau, itolarrian, bihotza pilpira bizian, izu laborrian, ur hartatik nola irten asmatu ezinik. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:23 am on 2009/11/09 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pepelerdo 

    Bizk. (irain-hitza)  (Hiztegi Batua)

    EU>ES: gilipollas, imbécil, bobalicón/na, tonto/ta (insulto) (3000 hiztegia); tonto de capirote, tonto perdido (Elhuyar)

      Sinonimoak: [tontolapikoa] arin, astapito, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, txoropito, zoroxka, zozo, zozoilo, tontolo Heg., bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., txotxolo Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., haizebelats zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Zeure maitea ez bada pepelerdo zozo-poto bat, eta ez badu liburu hau ezagutzen, kopia itzazu pasarte egokiak, eta gutunez igorri: ezusteko ondorioak agintzen dizkizut. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 4:30 am on 2009/08/04 Permalink | Reply
      Tags: P   

      padera 

      iz. 1. Zartagina. 2. Gaztainak erretzeko danbolina.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: (1 ) zartagina (2) danbolin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      […] leundu zuten zizailu galanta, ta zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk, lurrezko zali zabalak, erretilu handi sakonak, zurezko koilara belztuak, eta ogi, tremes edo artoa edukitzeko otarretxoa; hantxe aurkitzen ziren, hormetatik behera esekita, eltze, tupin, padera, talo-burni, burruntzi, burruntzali, tanbolin ta kriseiluak; hantxe, bazter batean, beste atxur, laia, hortzbiko, sega ta igitaiak su-egur, azpantar, abarka ta soka zaharren laguntasunean; ta hantxe egon ohi ziren askotan, ke-zulo azpian, […] [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

      Padera (Wikipedia)

      Padera (Wikipedia)

       

       
    • Maite 7:24 am on 2009/07/04 Permalink | Reply
      Tags: P   

      punpa 

      iz. Botea. • punpa laster. Bote lasterra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: (1) ponpe, jauzi, jaiki, bote, errebote (2) itzulipurdi (3) ponpa. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Emiliok Zumalde aukeratuko zuen beti porteriarako, baloiek Lodiaren gorputz zabalean punpa egin zezaten. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 6:38 am on 2009/06/30 Permalink | Reply
      Tags: P   

      pa 

      iz. (haur.) Maitasuna erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea, musua. Eman pa amatxori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: musu, pot, laztan, apa, ma. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago… [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    • Maite 12:35 am on 2009/05/19 Permalink | Reply
      Tags: P   

      purrustada 

      iz. 1. Ahopean, haserre antzean esandako hitz eta esaldien segida. 2. (Ipar.) Taldea. Haur-purrustada bat etxean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

      Sinonimoak: (1) murruskada, erremuskada, marmara, marmario, marrankotasun, sarramuska, ufako (2) trufa, iseka, hista, irri, irain, ihakin (3) narda (4) agiraka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

      Horma-garbitzaile zaharrenak ausiki egin dio puru-zuztarrari eta hitz beste eginez, bere alaba emagaldu bat bezala janzten hasi dela egin dio purrustada. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

       
    c
    Compose new post
    j
    Next post/Next comment
    k
    Previous post/Previous comment
    r
    Reply
    e
    Edit
    o
    Show/Hide comments
    t
    Go to top
    l
    Go to login
    h
    Show/Hide help
    shift + esc
    Cancel