Tagged: P Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:07 am on 2010/05/24 Permalink | Reply
    Tags: P   

    premia 

    iz. Behar handia, larria edo hertsia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beharra]
    behar, premiatasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es necesidad, apremio
    fr nécessité
    en need

    Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
    hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
    Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
    atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
    kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

    Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
    burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
    Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
    jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
    lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

    Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
    naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
    Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
    bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
    ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

    Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
    bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
    Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
    saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
    sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

    Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
    burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
    Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
    ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
    gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

    Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
    herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
    guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
    beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
    lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

    [Izarren hautsa, Mikel Laboa]

     
  • Maite 3:37 pm on 2010/04/15 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pupu 

    iz. (haur.) Mina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. haur.
    [mina]
    min, oinaze, ala Bizk., eskarnio Zub. (UZEIre Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia eta Word Reference):

    es dolor, daño, pupa (lenguaje infantil)
    fr bobo
    en pain

    Shell erregai enpresenekin gertatutakoaren ondoren, trapua jarri dute pupu izan aurretik. [Gauza ona ote?, sinadurarik gabe, 2004-04-02 (Ekonomia, Berria, 2004, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:43 pm on 2010/03/26 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pozarren 

    adb. Oso pozik, pozaren pozez. Pozarren zebilen artzaintzan.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag. Bizk.
    [pozik, pozaren pozez]
    esnetan, kontentik g.e., poz, pozaren pozez, pozik, pozkiro, alegerarik Ipar., kontentu Heg. beh., pagurik zah., paguz zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es muy contento, -a, con mucho gusto
    fr avec grande joie, avec plaisir
    en delighted, elated, overjoyed

    Pozarren egin zuen bide osoa: txistu egiten zuen, eskua aho aurrean bildurik soinua ateratzen zuen, turuta jotzen balego bezala, eta azkenean kanta bat abesteari ekin zion… [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:57 am on 2010/03/08 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pospolin 

    1. izond. (lgart.) Pertsona polita eta xarmanta. 2. iz. Eskuz birarazten den ziba txikia. 3. Ik. galeper. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) polit, lirain, pertxenta, txairo, zalu, txanbelin (3) galeper (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) esbelto, -a, airoso, -a (2) elegante; fino, -a (3) perinola, peonza pequeña; codorniz
    fr (1) svelte, jolie (2) petite toupie (3) caille
    en (1) slender, svelte, elegant (2) small (spinning) top (3) quail

    Politasun eta kuttuntasun sinboloa hartzen du hor, galeperraren irudira, haur pospolin horrek. [Harrizko pareta erdiurratuak, Patziku Perurena (Euskaltzaindia, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:01 am on 2010/02/20 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pitxer 

    iz. 1. Buztinez, kristalez edo bestelako materialez egindako ontzia, lepoan sabelean baino estuagoa dena, bertan likidoak isurtzeko estugune apropos batez eta eskuleku batez osatua dagoena. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. 3. Aurrekoaren tankera duen ontzia eta ornamentu gisa erabilia. 4. Bolumenunitate zaharra, bi litro baino pixka bat gehiago balio zuena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) suil, txarro, kankarro (2) azunbre, murko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es jarra, jarro; jarra (contenido); azumbre
    fr picher, jarre; pichet (contenu)
    en jug, pitcher; jug, jugful (content)

    Izkribuok deszifratzea da arazoa, amodioaren bidez maitearen txoko ezkutuetan sartzea, maitearengan kixkurtuta datzana destolestea, zurrukuttunarekin batasun jariakor bat osatzea, pitxer berera isuritako ur bilakatu biak. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pitxer (FlickrCC, Alexadre Hamada)

     
  • Maite 9:32 am on 2010/02/16 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pattar 

    iz. Ardoa edo beste zenbait substantzia alkoholiko distilatuz lortzen den graduazio altuko edari alkoholikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: pitar, katalingorri, likore, kilinpon, ttotta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es aguardiente; matarratas [licor fuerte]
    fr eau de vie
    en strong alcoholic drink distilled from fermented fruit juice

    Katedradunak maitasun berezia zion Poloniako pattar nahiko gogor bati, eta egunkariko zuzendariak bazuen horren berri: bere petaka beti betea zela medio, ez zitzaion batere kostatu Duvrescuren tertulia-lagunik ordezkaezinena bihurtzea. [Itzalak, Iban Zaldua (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:58 am on 2010/02/01 Permalink | Reply
    Tags: P   

    pusla 

    iz. Larruazaleko handitua, bereziki urtsua. Zapata berriek puslak atera dizkidate. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [baba]
    baba, maskur, urbatu, makor Ipar., maskuri Ipar., pintz Ipar., babalarru g.e., maskuilo g.e., ikortzirin Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es ampolla [de la piel]
    fr bulle
    en blister

    Denborak egin duela diogu, laburbiltzeko, orriotara ez ekartzeko benetan banandu gaituena, esanezin guztiak, azalaren azpian jaio zaigun pusla itsusia, nork bere lurraldean altxatu duen hesi beldurgarria, arantzaduna, kosk egiteko prest dauden hortz behiala irribarretsuak gaur keinu ankerdunak. [Zu eta biok, SINADURARIK GABE, 2006-02-23 (Kultura saila, Berria)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    pusla (FlickrCC)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel