Tagged: T Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 1:18 am on 2009/01/01 Permalink | Reply
    Tags: T   

    tipustapan 

    adber. (Ipar.) Ezustean.

    Sinonimoak: ezustean, bat-batean, otoz otoan, tupustean, ustekabean.

    Azkenekotz zimenduak urratzen ditu; eta gau batez, ustegabean, jendeak deskantsuki lo daudelarik hain tieso zen etxe hazkarra lurrerat tipustapan erortzen da! [Janpierre Arbelbide, Xipri Arbelbide]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/14 Permalink | Reply
    Tags: T   

    takar 

    izond. Zakarra, ezatsegina.

    Sinonimoak: zakar, ezatsegin, latz…

    – Arrazoi zaukak Mateok -esan nuen takar, Patxiren argudioa hausteko-, epai honegaz gure borrokak gainditu egin ditik orain arteko mugak, Euskal Herri osoa guri begira zagok. [Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Koldo Izagirre]

     
  • Maite 12:45 am on 2008/11/17 Permalink | Reply
    Tags: T   

    txiro 

    iz. eta izond. Ondasunik ez duena, pobrea.

    Sinonimoak: pobre, behartsu, ezeduki, lander, kauke, erromes, mengoatsu, onbehar, noharroin…

    Familia eslaviar txiro bateko hiru semeen kondaira zen mutikotan gehien gustatzen zitzaiona. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku”]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel