Tagged: X Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:23 pm on 2014/02/12 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xatar 

    iz. Haur txikiei edo inkontinentzia duten pertsona helduei iraizkina zurgatzeko hankartean jartzen zaien zelulosazko edo beste materialezko pieza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘pixoihal’)

    Sinonimoak: iz.
    [pixoihal]: haur-zapi, ipurtzapi, pixoihal, txiza-oihal  (ADOREZ Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es pañal, faja de niños
    fr lange, couche
    en nappy (Br); diaper (Am)
    port fralda

    Entzun:

    “Haur horri xatarrak aldatu” Izeta BHizt2. [moldatua], Hiztegi Batua

    xatar (FlickrCC, elizabethpfaff)

     
    • iiker 12:20 pm on 2014/02/14 Permalink

      interesgarria

  • Maite 8:01 am on 2013/07/03 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xerka 

    adb. (Ipar.) Bila  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    xerka (S; SP), txerka (BN-ciz; Aq 193 (AN)), xeka (B, BN-ciz-arb), txeka (BN-arb). Ref.: Gte Erd 19 y 63; Izeta BHizt2 (xeka). Tr. Usado desde desde finales del s. XVIII por autores bajo-navarros, suletinos y algunos labortanos de influencia bajo-navarra (antes se documenta en el dicc. de Pouvreau). La variante suletina es txerka (hay xerka en Xarlem y un ej. suletino de ChantP). En DFrec hay 2 ejs. de xeka, septentrionales.

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [bila] : bila, eske, keta Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es Ipar. (aurretik izen-sintagma genitiboan, edo izen-sintagma kasu-atzizkirik gabe mugagabean duela; izen-sintagma aipatu gabe egon daiteke) en busca (de), a la busca (de)
    fr en quête de, à la recherche de
    en in search of, looking for
    port em busca de

    Entzun:

    Astebururako zeregin erakargarriren baten xerka, ETB2ko Un plan perfecto saioaren estreinaldia ikustea deliberatu nuen ostegun gauean. Akats larria. Ideiaren bat eman baino, edozein plan egiteko gogo guztiak uxatu zizkidan. [Ispilu deformatzailea, Aritz Galarraga (Berria, 2013-06-22)]

    xerka (FlickrCC, eozikune)

     
  • Maite 8:04 am on 2013/01/28 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xerlo 

    iz. Ile-mordoa, bereziki kopetaren aurrean dagoena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [xerlo] ile-xerlo (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es mata/mechón de pelo [especialmente referido al flequillo]
    fr cheveux, mèche de cheveux
    en mop of hair; tuft
    port juba, mata

    Beltza baino beltzagoa ei da auzoko jende askoren egoera, eta, noski, gastuen murrizketan beharrezkoak ez direnak kentzen direla lehendabizi: ile apaindegikoak, nola ez. Berari pena handia ematen diola, eta ez hainbeste negozioan sumatu duen txakalaldiagatik, baizik eta tinteari uko egiten dioten emakume horiek beren autoestimuaren zati bati egiten diolako uko. Alegia, bi txanponen truke umeak zaindu eta etxeak garbitzeko enplegatzen dituzten andre dotoreen parekoago sentiarazten dieten kaoba edo urre koloreko xerloei.  [Xerloak, Idurre Eskisabel (Berria, 2013-01-27)]

    xerlo (FlickrCC, Vox Efx)

     
  • Maite 10:00 am on 2012/08/08 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xapi 

    (b). interjekzioa. Katua uxatzeko esan ohi dena. • Voz con la que se espanta al gato. Xapi katua!, alde ortik!

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [katua uxatu] angabetu Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Antonimoak:
    [katua erakarri] angabetu Naf. g.e.Ant. mis-mis.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zape [voz que se utiliza para alejar al gato]
    fr ouste
    en shoo

    -Katarramixon, nun izen? – Gaztelan. – Zer ekarri? – Gaztaie eta ogixe. – Nun itxi? – Aramaixotxuen. – Nok jan? – Katuek eta txakurrek. – Xapi, xapi, xapi! [Euskara batua, Koldo Zuazo (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Iñaki Agirre 8:16 am on 2012/08/09 Permalink

      Kontrakoa, katuari etortzeko esateko, mixi-mixi erabili ohi da (G, Zar.)

    • Maite 8:35 am on 2012/08/09 Permalink

      Zenbatetan esan dudan nik mixi-mixi hori! 19 urtez katutxo bat izan nuen. 🙂

  • Maite 8:22 am on 2012/03/08 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xalamatika 

    iz. Hizkera nahasi ulertezina edo itzulinguruz betea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: kalamatrika

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es clamor en la conversación, griterío; galimatías; rodeos, recovecos

    Zirt edo zart egitea baino hobe da, ordea, betiere konbentzimenduaren bidea. Eta zaborren gai gaiztotu honek hainbesteko xalamatika sortu badu, pentsa zenbatekoa sortuko lukeen, esaterako, trafiko handiegia dugula, errepide gehitxo behar ditugula, kutsadura gero eta jasangaitzagoa dela eta… aginte guneren batek familiako edo pertsonako auto bakar bat izatera behartuko bagintu. [Atez ate, Andoni Egaña (Berria, 2012-03-03)]

     
  • Maite 8:00 am on 2011/07/22 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xurgagailu 

    Xurgagailua hautsa eta beste zenbait zikinkeri-partikulak xurgatzeko aire-bonba erabiltzen duen gailua da. Jarraitu irakurtzen… (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) aspirador, -a (2) ventosa
    fr aspirateur
    en (1) hoover, vacuum cleaner (Br) (2) suction cup, sucker

    Lantegiko armairura abiatu, xurgagailu bat atera handik, konektatu, eta orria desagertua zen bazterreraino hedatu zuen kablea. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz  (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    xurgagailu (FlickrCC, owagner)

     
  • Maite 8:03 am on 2011/05/20 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xingola-mingola 

    adb. Sigi-saga. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sigi-saga, sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es en zigzag, haciendo eses
    fr en zigzag, en zigzaguant
    en zigzagging

    Haurrentzako liburuetatik hartuak dira honako metagrama jostagarriak: risti-rasta, terrela-merrela, ttirun-ttarun, txintxina-mintxina, txirriki-mirriki, txirristi-mirristi, txukutu-txakutu, txoko-moko, xegeren-megeren, xikitun-xakatun, xingola-mingola, xiri-xara, zirrin-zarran (OLAIZOLA). [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006) Orr.: 34] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel