Tagged: X Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:07 am on 2008/12/19 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xukatu 

    1. du ad. Zerbaiti gainean duen ura edo hezetasuna kendu. 2. da/du ad. Lehortu. Atorra bustia suan xukatu da.

    Sinonimoak: lehortu, idortu, ihartu, elkortu…

    Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi]

     
  • Maite 12:45 am on 2008/12/03 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xahutu 

    1. da/du ad. Garbitu. 2. du ad. Dirua alferrik gastatu. Irabaziak edaritan xahutu. 3. du ad. Hondatu, suntsitu. Etsaiak suaz xahutu du hiria. 4. da/du ad. FIS. Fenomeno bat astiro-astiro desagertu edo moteldu nabariezina izan arte.

    Sinonimoak: (1) garbitu, araztu, ikuzi, babitu, txukundu (2) eralgi, gastatu, kapustu, alferrik galdu, parrastatu, irion, malapartatu (3) desegin, hondatu, suntsitu, sakaildu, apurtu (4) ezabatu, borratu.

    Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza]

     
  • Maite 12:15 am on 2008/11/21 Permalink | Reply
    Tags: X   

    xaxatu 

    du ad. Pertsona edo animaliak erasora bultzatu. Zakurrik ez nizun xaxatuko, formal etorri bazina.

    Sinonimoak: akuilatu, zirikatu, kilikatu, kinatu…

    Egun batez, arbolari lotua zeukan pitbull bat askatu eta gizonaren kontra xaxatu zuen. [Zakurra, zeure laguna, Gotzon Garate]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel