talka

iz. 1. Bi gorputzek, bata edota biak higitzen ari direla, elkarren kontra jotzean datzan ekintza eta ondorioa. Errepideetan maiz gertatzen dira autoen talkak. 2. Zenbait animaliak, bereziki ahariek, borrokan ari direla elkarri buruz emandako kolpea. • aharitalka. Ik. ahari. || talka elastiko. FIS. Abiada eta norantzari dagokienean izan ezik, partikulek osorik dirauten talka. • TALKAN. adb. Talka eginez. Amezketako elizaaita jaunak, ahari-apustu zalea izan zelako, ezin zuen bada egon ahariak talkan ikusi gabe.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegia

talka (G, AN, L; Hb ap. Lh, H), dalka (G-nav). Ref.: A; Lh; Gte Erd 66.

1. (Sust.). Topetazo, testarada. “Tope, testerada” A. “Coup” Lh. “[Behiak] dalka ein dit (G-nav)” Gte Erd 66 (junto a adarka, topeka, etc., de otras zonas). v. talkada. Arri-mutillaren ostetik yarri nintzan zezen-talkaren begira bainegon. “Tope de toro”. Or Tormes 33. Bata besteari begira, arnasa artuz, burua makurtuki elkarri eltzen diote talka-ots aundiarekin. Or Mi 58. Ogei talka, ein ortan, erauntsiak ditu. “Golpes”. Or Eus 31. Lên-talka jo-artean itxaro dezagun. “Topetazo”. Ib. 29. Ez da astoaren dalkatik (adarkatik) hilko. EZBB I 108.

Choque. Aurrekaldea olatuak eraiki ta ondartzan erori zan gero, talka-ots andiz [itxasontzia]. Zait EG 1951 (9-10), 75. Ango tximist-gurdi, etxea lango beribiltzar ta txirrinkin gai oro, itsu mustuan, lurra dardartuz […]. Orduak zioazkion gure mutil arrituari talka ikuskarriren bat noiz ikusiko. JKort EG 1955 (5-12), 91.

2. (Adv.). A topetazos. Adarrak gora, talka oldartzen dira muuka izugarriz. Ibiñ Virgil 98.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [kolpea]: inpaktu, koska Ipar., burata Zub., txoke Heg. beh.
    [kopeta adardunez jotako kolpea]: tope, topeka, burata Zub.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) choque, colisión (2) topetazo, topetada, topetón (3)(Fis.) colisión, choque
fr choc, heurt, impact
en collision, crash, impact
port choque, colisão

Entzun:

EZ DAGO LAINORIK

Gaur ez dago lainorik eta gaua dator garbi,
gutxitan ikusten da horrela, beldurra ematen du ia.
Zerbaitek eztanda egitea izan daiteke irtenbide bat.
Bake honetan jalgi dira gerizpeak
eta aurpegia ukitu didate,
inoiz gulakorik ikusi gabeak balira bezala.

Ez zenuke lorik egingo
zertan pentsatzen ari naizen jakingo bazenu.
Astiro noa zugana, hankabakar noa zugana,
denboran atzera egin nahi dut
esku fosil bitzuokin ukitzeko
jaio gabeko zure azala.
Gure oraina ukatuko nuke
zelan hilko zaren ikustearren.
Zelai bat bezain zabal daukat eskua,
aurrera jotzen dute handik zure ametsek
eta hemen daude nireak talka itxaroten;
esadazu ze asmorekin datorren zure barre urduria.
Esadazu, egingo didazun zulo horretan
geratzeko asmorik duzun.

[Tundra, Igor Estankona (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)