tasun
iz. Ezaugarria, nolakotasuna. Jainkoaren auzia eta Jainkoaren tasunen auzia bi auzi dira ezbairik gabe. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
tasun. Cualidad. Gauza bakar-bakar bat dira Jesusen bi tasun oriek eta tasun bata dagoen tokian egon beharra da bestea. Mb OtGai III 156. Fedeak edo siniste onak agertzen digu Jesusen gizatasuna, ta Jesus beraren Jainkotasuna, eta, tasun oriei dagozten, gauza guziak. Ub 201. Alkarren leian zalapartaka / asi jakuzan aspaldi alde batetik tasunak eta / keriak beste batetik. Arrugain Euzkadi 16-6-1936 (ap. DRA). Platonek bere erritarren artean lanari ekin zionean, ordea, tasun eder ori keri itsusi bilakaturik zegoen. Zait Plat 36. Zer guzien neurri gizona dala esatekoan eztio gauzen tasunei buruz, gauzak izan badiranari buruz baizik. Ib. 121. Gizakumearen tasun, doai edo propietate bat. Vill Jaink 149. Nik eztut esan nai gizon guztiek, batez ere jentil-arokoak, egiazko Jainkoa bere tasun guztiekin ezagutu zutenik. Ib. 25. Ez azaldu daroen / jainko “tasun” printza. Gand Elorri 93. “Tasun” eder-altsua / ibil-sarri dago. Ib. 93s. Bai -ren eta bai -ko erator-atzizkiak dira areago deklinabidekoak baino. Tasun bat dute azkeneko hauekin. MEIG VI 177. En DFrec hay 3 ejs. Ez dakit nere adiskidetasuna nolakoa zaizun. Ez da adiskidetasun utsa. Zer beste geiago. Eta aundiago. Nere “tasun” orrek orren ideko “tasuna” bearrekoa du. Anab Usauri 140. Handitasunak edo txikitasunak ez dute ikuskizun handirik ontasun eta gaiztotasunarekin edo beste edozein “tasun”ekin. MIH 267. Habilidad. Mekanikarako tasun bereziak dituzte aiarrak. EgutAr 7-7-1958 (ap. DRA).
Sinonimoak: iz.
[tasun]: ezaugarri, nolakotasun, izaera (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. cualidad, caracterÃstica
fr iz. qualité
en iz. quality, characteristic
port iz. qualidade, caraterÃstica
Testuinguruan
Maiztasunak desagerraraz egin lezake hitzaren tasun ideologikoa. [Hitzak eta giltzak, Iñigo Aranbarri (Alberdania, 2001)]
Ez da erraza, ez, tasun horiek guztiak batera edukitzea. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)]
Reply