titipunta
iz. 1. Emakumearen bularraren erdiko eskrezentzia zutikorra, bertan amaitzen diren esne-hodiek jariatzen duten esnea edoskitzeko haurrak ahoan hartzen duena. 2. Gizonezkoen eta beste ugaztun arren kideko forma atrofiatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[titipunta] : titiburu, titimoko, titimutur (Labayru Ikastegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) pezón (2) tetilla
fr (1) mamelon (2) tétine
en [gizakiena] nipple; [animaliena] teat
port (1) Anat bico do seio, mamilo
Entzun:
Ni ados nago Moixekin: titipuntak pentsagai onak dira. Nik ere behin baino gehiagotan buruan ibili ditut Kirk Douglas-en titiburu ikusezinak Spartacus-en (bai eta haren kokotsa ere, maskulino eta oldarkorra, zulo horrekin erdi-erdian, ez Grantena bezala, xarmagarria eta lotsatia); eta maiz oroitu naiz Quentin Dean neska aktore gaztearen titi izugarri puntadunekin, zinez traumatizatu baininduten In the heat of the night filmean. Oroitu, baina ez modu lizunean, modu antropologikoan baizik: akaso niri arraro egiten zaizkidan gorputz horiek, arrotz egiten zaizkidan edertasun kanon horiek, naturalak ziren.  [Titipuntak Pentsagai Onak Dira (Berriz Ere Euskara Batuaren Eta Euskalkien Arteko Fucking Afera Horretaz), Santi Leoné (zuzeu.eus, 2014-12-10)]
Reply