tobera
iz. 1. Euskal musika–tresna. Bi lagunen artean airean edukitzen den metalezko palanka edo hodia da, bi jotzailek, bakoitzak metalezko bina hagatxo dituela, kolpatuz jotzen dena. Eztei aurretik mutil-taldeak senargaiaren etxe aurrean koplak kantatuz jotzen zen. 2. (B) Kalapatxa. 3. (Ipar.) Tobera–mustra. 4. AERON. Erreakziozko motore baten atzealdean den kono-formako atala, motoretik irteten diren gasek beren bolumena handitu eta hegazkina bultzatzeko behar den energia zinetikoa lortzeko funtzioa duena. 5. TEKNOL. Metalurgiako labeetan aire beroa edo oxigenoa sartzen diren tutua. Tutu honek pareta bikoitza du eta bertatik hozteko ura iragaten da. • tobera-mustra. (Ipar.) Xaribari paradak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[galarrotsak] pl. galarrots pl.
[kobaina] kalapatxa, kobain Zub.
Wikipedian:
Tobera bi lagunen artean airean edukiz jotzen den euskal musika tresna da, txalapartaren antzerakoa. Metro eta erdi luzerako burdinezko palanka edo hodi batek osatzen du eskuarki. Berau jotzeko metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dira, bat esku banatan.
Palanka joaldiarekin tartekatuz, bertsolariak koplak kantatzen ditu, bai toberaren bertso propio zaharrak, bai saio horretarako prestatutakoak edo bat-batekoak. Festa-giroan jotzen da, ezteietan nagusiki edo “karobi ezteiatan”
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) tobera (2) (errotakoa) tolva (3) (Aeron./Teknol.) tobera
fr (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) instrument, sérénade, charivari
en (Euskal Herriko musika-instrumentua tobera) a Basque instrument made of a steel rod which is suspended on either end by ropes and which is played by four small iron bars
Usario horri jarraiki, esan liteke euskarak tobera etxekotu duela, irudi geometriko hori nonahi (burniola, karobi, errota) ageri dela ere, eta lanbide horien inguruko festa-grinak eraginik edo, hortik atera zela gero tobera hitza, inbutu gisako musika tresnaren batez (toberaz) lagunduriko koplagintza xelebrea izendatzeko. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Lagunak ez ziren bibaka hasi lehen bezala, inor ez zen Metxarengana etorri zorionka, inor ez zitzaion eskaini gauzak biltzeko, eta gauean tobera jotzeko gogoa ere joana zitzaien. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply