tortolos
iz. Abereen astragaloa, umeek jostatzeko erabiltzen dutena. Bereziki ardi-aziendena baliatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[haurrek jolasteko erabiltzen duten hezurra] kailoka, kurkulux (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es taba, chita
fr osselet
en jacks
Tabernaren jabearen potretaren azpian, abiazioko hiru mertzenario tortoloxetan ari ziren lurrean. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)
Luistxo 8:42 am on 2012/01/09 Permalink
gure ama zenaren Mallaibiko Gereako bere hiztegitik tortolosen bi posizio-izen gogoan ditut: akarne, apone. Googlen bilaketa bat eginda, izen horiek agertu zaizkit, eta baita gogoan ez nituen beste bienak, Bergarako eta Azpeitiko formak nonbait, http://goo.gl/eK0OD asake eta akule (akullo)
Asier Sarasua 3:11 pm on 2012/01/09 Permalink
Tortolosen pare bat sinonimo (Luistxok botatako zerrenda horretan ere susma daitezkeenak): sakaponak eta asajeak.