traganarru
iz. METEOROL. Haize–zurrunbilo gehienetan indartsua, hodei zutabe gisa azaltzen dena eta behealdean itsasotik jasotako ur-tantak edo lurretik jasotako hauts, harea eta zaborra izan ohi dituena; tragarroia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
traganarru (V-m ap. A), tragonarru, trabañarro, tragarroi (V-ger ap. A).
“Manguera, manga o columna de agua que se eleva desde el mar con movimiento giratorio por efecto de un torbellino atmosférico” A. Betiko sua / da aren [andra ordiaren] barrua, / ur sutsu eta ardaoan / traganarrua. Azc PB 105s. Tragonarrua baizen ao andiagaz. Ag AL 140. Beste odai baltz itzaltsu ikaragarri batek danba, trumoia egiñaz, buru buruan io eban traganarrua: tximizta batek ebagi eutsan traganarruari sabela. A Txirrist 6. Trabañarro beltzaren aizetan txorabiatuta ibilli. ZArg 1957, 189.
Sinonimoak: iz.
[traganarru] : ur-erauntsi, tragarroi (Adorez Sinonimoen Hiztegia eta Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Meteorol.) iz. tromba, manga (columna de agua que se eleva del mar en torbellino); manguera [columna de agua]
fr trombe marine
en waterspout
port tromba marinha
Entzun:
“Ekaitzak harroturik ikusi ditut aintzirok, haizeak ur-zirimolak altxatzen zizkiela, ozeano handian traganarruak nolakoa izan behar duen aditzera emanez (…)”. [Frankenstein, Mary Shelley. Itzultzailea: Iñigo Errasti]
txerra 12:28 pm on 2014/03/28 Permalink
Orain hilabete inguru landu nuen berba hau neure blogean: http://blogak.com/garaigoikoa/traganarrua#r1
Aupa traganarrua!
Maite 7:51 pm on 2014/03/28 Permalink
Polita da hitza, baina are politagoa zentzu metaforikoan erabilita. Mila esker!! Aupa traganarrua!! :))