tramankulu

iz. Tresna, makina edo altzaria, bereziki handia, landugabea edo bitxia dena. Ik. trepeta. Zaldia ikusi nuen putzu batetik ura ateratzen, tramankulu bati tiraka. Telegrafia gelako tramankuluak. Ez da oraindik sortu belarrien lanbidea belarriaren ordainetan beteko duen tramankulurik. Jeep hura ezin sinetsizko tramankulu traketsa zen; eserita egonda ere, ikaragarrizko zartakoak hartzen nituen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

tramankulu (V-ger-gip; Mg PAbVoc, Izt 18v), tramankulo, tramankuilu, tramakulu (V-m), tramakulo, taramankulu, tarmankulu. Ref.: A (tramankulu, tramakulu); Etxba Eib; Elexp Berg.

1. Máquina, aparato (usado gralmte. para referirse a los grandes o extraños). “El armazón de alguna máquina, como de telar, etc.” Mg PAbVoc. “Armatoste” A. Eunla batek biar dituban tramankulu, tresna ta erremientak euna ejoteko. Mg PAb 139. Tramankuluba dauka / eunla andriak. Ib. 146. Artza edo tramakuloaz aotzak, burutxak da boteak kendu ta garbitu. Ezale 1899, 148b.

(s. XX). Zein izenez deituko ote lituzke tresna, tramankulu eta trepeta berriak? Ayerb EEs 1915, 3. Mutillak errota edo bolu bat erosi eban […], ta arri barrijak ipiñi eta beste tramankulubak barriztau. Kk Ab I 75. Azur zuzentzeko tarmankulu edo aparatuz. JZ 1921, 18. Euskaldunen izatea ez txorik egaz ez tramankuluk lanez […] ezin negurtu daikee. A LEItz 131. Tramankuloi dautse / Burgostik ekarri. Enb 198. Tramankulurik onena. Ib. 94. Doi-doia eldu zen socavón explorador tramankulura. FIr 148. Gizon batek asmau dau, kanpo-aldetik etxe-barruak ikusi al izateko tramankulu bat. Kk Ab II 133. Bere ola nai lantegian daukazan tramankulu, bulzkin eta makiñak. Eguzk GizAuz 60 (v. tbn. 21). Lematzat, orratio, etzeramakian Joxek arrantzaleak erabilli oi duen tramankulu sastarra. TAg Uzt 136. Ezarri-tramakulu <-ana-> langilleei. “Peones de prensas de estampación”. EAEg 29-10-1936, 163. Tramankulu orretan [radioan] lenengoz lanean asi zana, ez zan edozelakoa izango ez… Karmengo Amaren Egutegia 1952, 7. Milla aparatu eta tramankulu daramazkiela, edozer gauza miatzeko gai. Txill Egan 1957 (5-6), 291. Ezetariko beste taramankulurik eneunke izango nik. Larrak EG 1959 (3-6), 199. “Tiobibo” deritzan tramankulu orietako bat. Anab Poli 81. Jeep ura sinist eziñeko tramankulu traketsa zan. Anab Aprika 61. Itzaldi ederra bezain errez asmatzen zizun soinkarien alderako tramankulu bat. Zait Plat 119. Halan ipiñi zioten noski “haribako” edo “hari-gabeko” izena, hariz bethetako tramankuluari. Osk Kurl 127. Ateismuak bere armatzat artu duen tramankulu ikaragarri eta bortitza auxe [evoluzioa]. Vill Jaink 51. Ausartu zan tramankulu [= txirringuts] aren ganean jarten. Erkiag BatB 75. Solo-lanak egiteko tramankulu ta lanabesak. Ib. 22. Gu gurdiakin ibiltzen giñan, / orain daude tratoriak, / oiek dirade lenan aldian / tramankulo dotoriak. Uzt Sas 80. Tramankulu zar ura izorratu edo enkaskillatu egin zitzaion. AZink 78. An baztarrien egoan tramankuluren bat artuz. Gerrika 22. Ez da oraindik sortu belarrien lanbidea belarrien ordainetan beteko duen tramankuilurik. MEIG VI 130. En DFrec hay 4 ejs.

2. Trasto, bulto (referido a las cosas del equipaje). Eun da bigarren gelia izentau deuste eta antxe aukeratu naz, neure tramankulu gustijekaz. Izur JerOst 10. Tramankulu <tx-> gustijak itxi, autsak astindu, eta gosari apur bat artu ostian, urten genduan. Ib. 50.

3. An dijoa tramankulu ura andre orrengana. Onek, gauza zuri bat gaiñera datorkiola konturatu danean, ekin dio karrasika. BBarand 16 (ref. a un hombre disfrazado con una sábana).

Sinonimoak:  iz.

[aparatua]: aparatu, arnes, tresna, gailu Heg., trepeta beh., imintzio g.e., adrezu zah.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. armatoste, cachivache, trasto/artefacto grande, aparato pesado
fr iz. instrument, outillage
en iz. hulking great object
port iz. despec trambolho, traste

Aterkiak gordetzeko tramankulu bitxi baten ondoan zakarrontzi are bitxiago bat zegoen. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

tramankulu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)