troll

iz. Interneten erabiltzen den terminoa da iskanbila dibertimendu moduan bultzatzen duena izendatzeko. Trollak eztabaida nahita sustatzen du, parte-hartzaileak haserreraziz eta haien artean zatiketa bultzatuz. Hainbat sofistikazio mailakoak daude, batzuek nortasun aizunak erabiltzen dituztela. Terminoaren erabilera subjektibo samarra bada ere, sarri erabiltzen da Interneteko kulturan. Trollak foroetan, blogetan, wikietan, IRC kanaletan edo sareko edozein txokotan ager daitezke. Trollen aurka borrokatzeko honako leloa esaten da Interneten, kontuan ez hartzeko gomendatzen duena: “ez elikatu trolla” (“Don’t feed the troll”). (Wikipedia)

Sinonimoak: zirikatzaile

Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia eta Word Reference hiztegia):

es trol
fr troll
en troll
port troll

Entzun:

 Batzuetan, trollak oso gogaikarriak izan daitezke.

trol (Wikipedia)