ttattar

1 iz. Ipar. ‘tximeleta-irudiko lepoko xingola’ 2 izond. ‘txatxarra’ (Hiztegi Batua, Euskaltzaindia)

Sinonimoak: (1) korbata (2) nano, txiker, txiki, ño, ipotx (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) pajarita (2) despreciable, desdeñable, insignificante
fr (1) nœud papillon (2) petit, -e ; insignifiant, -e
en (1) bow (2) negligible, insignificant, worthless, trifling
ja (1) 蝶ネクタイ (chō nekutai) (2) 些細な (sasai-na)

Arrakasta nahi duen bardoak behar du
liburu bat aldean, hitz lauan pentsatu ,
ttattar gorri bat jantzi, begirada galdu,
eta hexametroko kalparra luzatu.

[Deabruaren hiztegia, Ambroise Bierce / Xabier Olarra (Ibaizabal, 2001)]
(Ereduzko Prosa Gaur)

-Ttattar samarra bizkartzaina izateko, ezta?
[Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)