ttotta

iz. 1. Tanta, zurrutadatxoa.  2. Pattarra, aguardienta. 3. Gosari arina.

Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)
[tanta] : tanta, tantakada, xorta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., ihintz Ipar. g.e., tangada Bizk. g.e.
[pattar] : pattar, aguardient; edari bizi

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (1) gota, traguito (una pequeña cantidad de licor) (2) aguardiente (3) desayuno ligero
fr (1) goutte,  petit gorgée (2) eau-de-vie
en (1) drop, droplet; sip, swig (2) moonshine, liquor
port (1) gota, gole pequeno (2) aguardente

Entzun:

Kafea hartu genuen gero; eta ttotta bat pattar; edo bi, edo lau.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Arratseko 8etarik goiti, hurrupaldiaren ondotik izan da afaria: salda, zizka-mizka, oiloa errizarekin, gasna, izozkia, kafe eta ttotta, 16 euro helduentzat, 8 euro haurrendako. [Sara, P.D., “Herrietako kronikak: Lapurdi” (Herria, 2005-03-24, 4. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ttotta (Wikimedia Commons)

ttotta (FlickrCC, Javi S&M)