turbustu

du ad. (Z) Uhertu, arretu. Kolorea ilundu, arre bihurtu (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad. Zub.
[uhertu]
arretu, uhertu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Orotariko Euskal Hiztegian:

turbustu (th- H (S); thürbüstü Sc ap. A Dv).

1. “Troubler un liquide” Dv. “Enturbiarse los líquidos” A. Hire igialdi batek itxasuak nahasten eta thürbüsten. Chaho AztiB 9. Banoazu edatez / hogei urhatsez / zu baino beherago [errekan], / eta zure edaria, / segurki duzu egia / eztit niholere thurbusten. “Je ne puis troubler sa boisson”. Arch Fab 89. Begiak thürbüsten, [...] elhiak nahasten, izerdi hotzaz bustatzen ta gizona deuserezten [dü lotsak]. Egiat 249. (Part. en función de adj.). Gau oskarbietan, / igelak eta nik / dugu bakarrik maitatzen! / iturri turbustua. Azurm HitzB 56.

2. (thürbüstü Sc ap. A; Gèze). “Thürbüstü, troubler” Gèze. “Turbar conciencias” A. Arrazoin naturala, pasionez eta bizioez uhertua eta thurbustua eztena. Ax (ed. 1864), 318. Bena gisa hortan eta berheziki gizonen bizia llabürtüz geroz, aisa thürbüsten eta galtzen ahal ziren egia güziak. Ip EgErr 360.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es enturbiar(se)
fr (se) troubler, (s’)obscurcir, devenir confus, -e
en to become turbid/muddy/murky

Kontserbatzaileentzat herria berez erlijioso, erregezale, etc., etc. da, ur bare gardena, haren izpiritua “besteak” turbusten du. [Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)