txarretsi

ad. du Txartzat jo, gaitzetsi. Obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Bat ontzat hartu eta beste guztiak txarretsi.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

 txarretsi (BeraLzM), xarretsi (L ap. Lh; Hb ap. Lh). Reprobar; despreciar. “Txarretsi (desaprobar, reprobar), de txarr (malo)” AG 2342. “(Hb), mépriser” Lh. Ondo egina! Orregatik iñork ez zaitu txarretsiko. Goen Y 1934, 95. Jaun onek be Marxen garrazkeriak txarresten ditu: […] Marxen gaikeri (materialismo) zarpallak […] iguin emoten dautso. Eguzk GizAuz 78. Iauntxoen asmo zitalak erdeinatu (gutxietsi, txarretsi) egiten baitzituen. Zait Plat 16. Ioni ta Itali zarretako iakintzaleak ere ezin arbuiatu (gutxietsi, txarretsi) ditukezu. Ib. 27. Kritikorik sonatuenek maiz egin izan dute kolpe huts, obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. MIH 137. Horiek zeharo txarrestekotan, txarretsi ere beharko ditu […] euskal hiztegi guztiak edo ia guztiak. Ib. 202.

Sinonimoak: ad.

[gaitzetsi]: apaletsi, diskriminatu, gaitz esan, gaitz iritzi, gaitzetsi, gutxietsi, muzin egin, txikietsi, zaputz egin, arbuiatu Ipar., erdeinatu Ipar., gaitz erran Ipar., hastandu Ipar., mespretxatu Ipar., nardatu Ipar., mendratu Ipar./Naf., gaitzets izan g.e., kondenatu g.e., urruindu g.e., despreziatu zah., menospreziatu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. reprobar, desaprobar, censurar
fr du ad. désapprouver, repousser, rejeter
en du ad. [arbuiatu] to condemn; to disapprove; to reject
port du ad. reprovar, censurar, condenar

Indarkeria matxista txarretsi da gaurko manifestazioan, “Inori, inoiz, inon ez” lelopean. #gaurkohitza

txarretsi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)