txilibitu
iz. Txilibitu 1. iz. Txistuaren edo flautaren antzeko musika-tresna txikia. Ik. txirula. Txilibitua jo. Artzainen txilibitua. Kanaberazko txilibitu bat. Txilibitu hotsa. Txilibitu soinuan dantzan. 2 iz. Lgart. Zakila. Zer egiten duzu txilibitua bistan? || Txilibitu 2. iz. Itsas arrain teleosteoa, luzarana eta kolore biziak dituena (Labrus bimaculatus). (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
[txilibitu 1] txistu, tutu (haur.)
[txilibitu 2] xaramela, xirula
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. silbato, pito; flauta (2) iz. (lgart.) pito, pitilÃn
fr (1) iz. sifflet, flûte (2) iz. quéquette, zizi
en iz. whistle; flute
port (1) iz. apito (2) pinto, pirulito
Arratsaldean plastiko beltza eta txilibituak izan dira berriro Kale Nagusiko espaloietan, baita tentsioa ere. [Alardearen zuzeneko kontaketa Berrian, 2018-09-08)]
Reply