txio
txio 1 iz. ZOOL. Muszikapidoen familiako eta Phylloscopus generoko hegazti paseriformeen izen arrunta. Habia lurrean egiten duten txori intsektiboro txikiak dira. • txio arrunt. Bizkarraldea oliba-kolorekoa eta sabelaldea zurixka ditu. Arrunta da Euskal Herrian (P. collybita). || txio hori. Aurrekoaren oso antzekoa da, baina askoz ere urriagoa (P. trochilus). || txio lepazuri. Bizkarralde arre-grisaxka, sabelalde arre argia eta lepo zurixka ditu. Arrunta da (P. bonelli).Â
txio 2 iz. 1. Txorien kantua. Txioak entzun. Txio egin. 2. MUS. Apaindura–mota, nota nagusia eta haren goiko nota bata bestearen atzetik azkar joz interpretatzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) iz. trino, gorjeo (2) iz. [mezua] tuit
fr iz. pépiement, piaillement
en (1) iz. birdsong, chatter, twitter (2) tweet
port iz. trino, gorjeo
Hainbat tokitan entzungo zenuen jada Twitterrek hamar urte bete dituela gaur (Jack Dorseyren hau izan zen lehen txioa, 2006ko martxoaren 21ean). Twitterrek bere kontu ofizialean aipatu du gaia, #LoveTwitter traola zabalduz. Twitterrek 10 urte bete ditu gaur; euskaldunok ere beste hainbeste txiokatzen (Sustatu.eus, 16-03-21)
Reply