txirrinta

iz. 1. Gogoaren joera bizi eta bortitza, gogoa asaldatzen duena; nahi edo gogo bizia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘grina’)

Orotariko Euskal Hiztegian

txirrinta (AN-ulz, B, Sal, R). Ref.: A; Iz Ulz (txirrínte); ZMoso; Izeta BHizt2.

Deseo, ansia. “El deseo (de alguna cosa). Ezkorroren txirrínte, el ansia de la bellota” Iz Ulz. “Rencilla” ZMoso 71 (= ‘capricho, deseo’; cf. VocNav s.v. rencilla). “Baut txistorra yateko txirrinte” Izeta BHizt2.

Sinonimoak: iz.
[gogo/nahi bizia] : grina, desira, desio, gurari, lera, irrika (Elhuyar Hiztegian, ‘deseo’)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es deseo, ansia
fr désir, soif de
en wish, urge, impulse
port desejo, ânsia

Entzun:

Halako txirrinta sortu zitzaidan, non edozein gauza egingo nuen hura lortzeko.  [Gertakizuna, Annie Ernaux / Joseba Urteaga (Igela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

txirrinta (Wikimedia Commons)