txirrita

1. Ik. txitxar. 2. Ik. txirrika.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

1. txitxar: iz. ZOOL. Zikadidoen familiako intsektu homopteroen izen arrunta. Denbora gehiena ninfa-egoeran igarotzen dute eta sustraietatik lortzen duten izerdiaz elikatzen dira. Helduak zuhaitzetan bizi dira eta arrek ongi garatuta dauden organo estridulanteak dituzte.

2. txirrika: iz. 1. Polea. 2. Hariak, sokak, zintak, etab. biltzeko edozein materialezko pieza zilindrikoa, gehienetan ardatz nagusia zulatua duena. 3. Arrantzako kanaberari estekatzen zaion eta haria bertan biltzeko pieza zilindrikoa duen tresna, haria askatu edo jasotzeko eskuz eragiten zaion biradera duena. 4. Ik. txirringa.

Sinonimoak: iz.

    [kilkerra]: kilker, txirtxir, ttirritta Ipar., txirritxirri Bizk., kirkir g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. grillo ➥ kilker (2) polea (3) [harilkatzeko] carrete (4) [arrantza-kanaberarena] carrete (4) Ik. txirringa
fr (1) grillon (2) poulie (3) [harilkatzekoa] bobine (4) [arrantza-kanaberakoa] moulinet
en (1) (Zool.) cricket (2) [polea] pulley (3) [harilkatzekoa] spool, reel

ALABAINA

Alabaina
mendi urdinen maldan
elearen musika
mimosa abarretan zintzilik
aurkitu genuen.
eguzkiaren ordez
euri samurrak espero
genituen.
hitza bilatzen genukeen
ondikotz
ilargi erdiaren bihotzean
edo ainara kuttunen
hegaldi bizietan.
eta soilik
txirriten kantak
zituen belarriak
zaplastatzen.
solasaren bakarminak
haragiak kiresten
zizkigun minutuan
ohe separatuetan
ezarri
gintuzten.

Bestaldean, Itxaro Borda (Susa poesia, 1991)