txitxi-burruntzi

ZOOL. Odonatuen ordenako intsektuen izen arrunta. Handiak dira eta gorputz luzea eta bi hego-pare horizontal dituzte. Begi konposatu handiak dituzte, fazeta ugariz osatuak, intsektuak hegan harrapatu ahal izateko aproposak. Larbak akuatikoak eta harrapariak dira.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘burruntzi’)

Sinonimoak: iz.

[burruntzia]: burruntzi, mariorratz, sorgin-orratz, mariburduntzi Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Zool.) libélula; caballito del diablo
fr (Zool.) libellule
en (Zool.) dragonfly
port (Zool.) libélula

Entzun:

Ganbaran, jaki debekatuz beteriko txarro, garrafoi eta gainerako ontziak zeuden lekuan, argi zulo txiki biribil bat zegoen barrotezko hesi batez hornitua; kale katu bat baino gehiago geratu zen barrote punta zorrotz haietan txitxi burruntzi bihurturik. [Suite frantsesa, Irene Nemirovski / Mikel Garmendia /Jose Antonio Sarasola (Alberdania, 2011)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

txitxi-burruntzi (Argazkia: Ander Morea, @karhobi)