txolarre
iz. ZOOL. Plozeidoen familiako eta Passer eta Petronia generoetako hegazti paseriformeen izen arrunta. Txikiak dira eta lumaje arrea eta moko sendoa dituzte. • etxe-txolarre. Oso arrunta da hiriguneetan (Passer domesticus). || harkaitz-txolarre. Isurialde mediterranearrean bizi da, normalean hiriguneetatik kanpo (Petronia petronia). || landa-txolarre. Lehenaren oso antzekoa da baina ez da hiriguneetan bizi (Passer montanus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Tarratian 10:49 am on 2013/03/24 Permalink
Txolarre = txori+arre
Txolarte = txori+arte
Asier Sarasua (@asarasua) 8:45 pm on 2013/03/24 Permalink
Beste sinonimo batzuk ere laga dizkizut blogean, Maite. Hementxe: http://eibar.org/blogak/sarasua/txolarrea-hormatxoria-artatxoria-etxetxoria-passer-domesticus
Jon Aisa 9:38 pm on 2017/08/25 Permalink
Igeldon, txori hoi burrubia deitzen diogu
Maite 9:52 pm on 2017/08/28 Permalink
Burrubia? Ze izen polita! Mila esker jakinarazteagatik!:)