upel

iz. Ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerrizabala; bereziki 1.000 litrotik gorakoa. Zirkulu-formako zurezko bi taula paraleloz eta baten ertzetik bestearenera luzatzen diren eta burdin xaflazko uztaiez besarkatuta dauden ohol kurbatu ahurrez osatua dago. • upela elektrolitiko. KIM. Elektrolisia egiteko erabiltzen den ontzia, bi elektrodo (anodoa edo elektrodo positiboa, eta katodoa edo elektrodo negatiboa) eta energia elektrikozko kanpoiturri bat dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[upa]
barrika, barrikote, kuela, kupel, dupa Ipar., upa Bizk., barril zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es cuba, tonel
fr tonneau, barrique
en barrel; cask

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

upel (FlickrCC, mimentza)