urmael

iz.  Aintzira txikia; bereziki, parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena. Urmaeleko hondo harritsua. Urmaelaren karelean jesarrita. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

urmael (L, BN-lab; Hb ap. Lh), urmail, urmale. Ref.: A; EAEL 119.

1. Laguna, charca; estanque. Hegalak eta ezkatak dituzten guziak, nahiz itsasoan, nahiz hibaietan eta ur-maeletan, janen ditutzue. Dv Lev 11, 9 (Ur putzu). Jenesaretheko ur-maelaren aldean. Dv Lc 5, 1 (Lç lak, He lakhu, TB ur handi, Ol, IBe aintzira, Ker zingira). Zalduko gaztelua, bere ur-mael edo naza xumearekin. Leon GH 1923, 529. Egazti aundi zangaluzeak, urmaeletik aterata, egaz erraiñu egiten du legorrean. ‘Des étangs’. Or Mi 118. Baratz erdi-erdijan berebixiko urmael eder bat eban, mueta askotako arrañez betia. Otx 133. Mutilko biurriak urmaelean arri-konkorra jaurtitzen. TAg Uzt 129. Urmael txiki borobil bat dut aurrean. Txill Let 22. Leizaren ur-maila bezala, erdirat botatzen diozularik harria. SoEg Herr 28-7-1960, 1. Ta zoriona / gaiñezka / bularreko zure / urmael garbian. Gand Elorri 138s. Ango ur-erreten aundia ta ango urmael (estanque) ugariak ikusgarriak omen ziran. Zait Plat 13. Urmaelean ozkak sortu. Erkiag BatB 111. Baratzearen erdian ur-mahel pollit bat. GH 1973, 251. Goroldio orlegiz inguratutako urmaelez iantzia. “Stagna uirentia”. Ibiñ Virgil 108. Igela hasarreturik ere, ur-maleari ez zaio inporta. EZBB II 13.

2. “Eau stagnante, eau qui semble sans mouvement dans les parties profondes des petites rivières” Dv.

Sinonimoak: iz. g.e.

    [aintzira txikia]: naza Ipar., umantzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. estanque, laguna; [arrainentzat] piscina (2) iz. charca, balsa; alberca; remanso
fr iz. lagune, étang, marée, mare
en iz. pool, pond; lagoon
port (1) tanque, reservatório (2) açude, poça; alverca; remanso

Beherago urmael bat zegoen, aingira-belarrez estalia, zeren hori, bestetik, ez da batere bitxia Errusiako lurjabeen lorategi ingelesetan. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

urmael (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)