urostasun

iz. Ipar. Dohatsutasuna, zoriontasuna. Ene iduriko, urostasunaren lehenbiziko gakoa, premiatsuena, maite duzun lan baten egitea da.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

urostasun, urustasun, urustarzun, irustasun. Felicidad. [O Birjina] hainbeste desir bero gure urustarzünaz formatü düzüna. Mercy 22. Hotan dago bizitze huntako urostasuna. CatLuz 29. Gaixtaginen biziak badirudi urusa, bainan haren urustasuna itxurazkoa da. Jaur 174. Mundu huntan ezta urustasun osorik. Gy 25. Zeen hoitan baitao bizitze huntako urustasuna eta bertzeko espeantza. Dv in BOEl 442. Sekulako gal diro / bere urostasuna. Bordel 145. Jende guzien urostasuna / eiten du karitateak. Etcham 237. Nolako urustasuna geure baitan! Hau bizitzearen zoriona! JE Ber 8. Zer urostasuna elgarri baiak eman ginituelarik! Etchebarne 96. v. tbn. GH 1966, 265.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [dohatsutasuna]: zorion, zoriontasun, dohatsutasun Ipar., ontsatasun Ipar., dohakunde g.e., dohatasun g.e., dohatsuera g.e., ditxa zah., bonur Ipar. beh., dontsutasun Bizk. g.e., bienabenturantza Heg. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) felicidad, dicha
fr iz. (Ipar.) bonheur
en iz. happiness
port iz. (Ipar.) felicidade, fortuna

Nolako urustasuna geure baitan! Hau bizitzearen zoriona! JE Ber 8 (Orotariko Euskal Hiztegia)

urostasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)