urtezahar

iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) Urtearen azken eguna. • Urtezahar-gau. Urtezahar-eguneko gaua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

[Urtezahar-egun] : (maiusk.) Urtezahar(-egun), Gabon zahar (egun)
[Urtezahar-gau]: (maiusk.) Urtezahar-gau, Gabon zahar gau

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) día de Nochevieja
fr iz. (egun izena ondoan duela) dernier jour de l’an
en iz. (maiusk.) (eskuarki egun izena ondoan duela) New Year’s Eve

Entzun:

Agur 2014!
(Irudia: anasmiler1.blogspot.com)

Agur, agur Urte Zaharra

Agur, agur urte zaharra
joan zaitez lotara.
Sasoia dozu ta zoaz
atsedendutera.

Zatoz, zatoz urte barri
urte barri ongi etorri
Egizko zorun osoa
guretzat ekarri.

Agur, agur Urte Zaharra, Gernika-Lumoko berbalagunak
[Muxika inguruan Urte Zaharrari agur egiteko abesten duten kantua]

Entzun kantua Jon Enbeitaren ahotsean:

 
HITZ ZAKUA
 
Onda Vascako HITZ ZAKUAn ere, gaur Urtezahar eta Urteberri hitzei buruz aritu gara:

 

Onintza Enbeitak bidalitako bi audioak ere sartu ditugu HITZ ZAKUAn. Haren aitaren ahotsean entzun ditzakegu, Agur, agur Urte zaharra eta Urte barri. Mila esker bioi!!