uzkurtasun

iz.  Atsegina ez den egoera batean atzera egiteko gogoa. Ik. atzerakuntza. Ohetik ilkitzeko uzkurtasuna garaitu. Gogoaren epeltasun, urritasun edo uzkurtasun bat. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

uzkurtasun (V, G, AN ap. A; Dv, H), uskurtasun.

1. Pusilanimidad, falta de ánimo y de brío, retraimiento, desgana. “État d’une personne retenue par manque naturel de hardiesse ou par toute cause qui l’intimide” Dv. “État, dispositon d’une personne qui répugne à, hésite à, ne se prête que malgré sui à” H. “Rémora, retraimiento” A. v. uzkurdura, uzkurkeria, uzkurreria.

Agertu zuen haren manuen alderat, aitzinagoko uzkurtasunaren orde, lehiarik khartsuena. Lg I 211. [Kofesatzearen] gainean sentituko ditutzun uzkurtasunak arthoski gudukatzen ditutzularik. Dh 511. Ohetik ilkhitzeko uzkurtasuna garaitzekotzat. Ib. 48. Gogoaren epeltasun, urritasun eta uzkurtasun bat, nekea igui eragiten diguna. Gco II 74. Hortik heldu da maiz asmuka hari behar baita irakurtzailea, eta ardura dudazka bezala, eta bethi uzkurtasunekin eta herabeki. MarIl VIII. Eta zarzaroan onela jarri zala esaten uzkurtasun edo lotsa-antz bat zeukalako, bost illabete ezkutuan egin zituen [Isabelek]. Lard 362. Jaunaren esanera Gedeon osotoro jarririk, eta uzkurtasun guzia utzirik, prestatu zan, irureun gizonekin etsaiari erasotzeko. Ib. 129. Uzkurtasun-antz bat erakusten zuten, beren begiakin ikusi gabe, osotoro sinisteko. Ib. 470. Orduan asi zitzaion Jenobeba […] esnea jatzitzen, eta abereak batere uzkurtasun gabe kalabaz aiek esnez betetzen utzi zion. Arr GB 45. Baña beren uskurtasun eta ez nai guziak gatik ere, Maisu jainkozkoak bere lana aurrera darama, guziai oñak garbitu arte. Arr CDoc 225 (ap. Zait EG 1958, 394). Bazuten behin uzkurtasun bat, lehen aldiko aphez bat ikhustearekin. Prop 1899, 133. Errepikatu baititu, trabarik ez uzkurtasunik gabe, zeru lurren Erregiñaren laudorioak. Prop 1906, 133. Holako gure gizon haundiaz oroitu gira azkenian, uzkurtasuna inarrosirik. Yuan den urrian ospatu dugu Iruñen haren izena. Zub 34. Bainan gogoan harrazu uzkurtasun hori galdu behar duzula, besteak bezenbat bazirela. JEtchep 94. “Egi-billa” taldeak uzkurtasun guzien gaiñetik lanari ekin dio. Lab Agur 20-1-1973 (ap. DRA). v. tbn. Mih 89.

2. “(B), encogimiento” A.

3. “(AN), melancolía” A.

Sinonimoak: iz.
[uzkurtasun] : uzkurdura, atzerakuntza, adore gabezi. Ant. animo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. cobardía; timidez, retraimiento; renuencia
fr iz. crainte, répugnance
en iz. shyness, reluctance, cowardice
port iz. covardia; timidez, retraimento

Amak ere ez zuen uzkurtasun hura atsegin. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

uzkurtasun (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)