zafraldi

iz. Jipoia, astinaldia. Jauna, zafraldi bat ona eman behar diezu ohoin tzar horiei. Zafraldi ederra harturik, herriko mugetara itzuliak ziren. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zafraldi (L, B, BN, S; Dv), zafra-aldi. Ref.: A; Lh; Gte Erd 44; Izeta BHizt2.

Paliza. “Paliza, zurra, flagelación. Zigor azkarra zafraldi baten emateko (B)” A. “Zurra, paliza” Izeta BHizt2. Napoleonek dio zafraldi bat ematen, / Moreau ere etsaitan hilik da egoten. Hb in BOEl 150. Bederen Porto-Novoz jabetzera igorri Dahomeitarrer eman zeieten zafra aldi bat ona. Prop 1890, 166. Bere gobernadorearen zafra-aldia jakindurik. Prop 1906, 74. Zaharoa altxatzen du Xalbadorri zafraldi baten emaiteko. Ox 55. Orreagako zelaietan zafraldi ederra eman zakotenean [Karlomaneri]. Zub 126. Jauna, zafraldi bat ona eman behar diozute ohoin tzar horieri. Barb Leg 70. Gazteizeko inguruetan zafraldi bat ederra harturik, herriko mugetarat itzuliak ziren […] Frantziako soldadoak. Zerb Azk 34. Izan dira […] zonbeit jo, kaska eta zafraldi. SoEg Herr 12-10-1967, 1. Ez duta heier esker ukana ere ene biziko zafraldirik haundiena, banpaka ezkilak jo nintuelarik lagun batekin? GH 1966, 365 (ap. DRA). Nonbaiteko fededunen zerbitzatzeko estakuruak ahatik, ari dio emaiten eskuarari zafraldi bat ona. Xa Odol 240. Ene denboran orroitzen niz zafraldi hartaz! Hura ba, bortitza zela, mimen zaharo batekin zangoak berotu zauzkitala! Etchebarne 24.

Golpe de viento. Hango goxoa orduan […] atheko erauntsien zafraldiak bihotzminik gabe aditzen ginintuelarik! JE Bur 77s.

Pegada. Urrikaldu zitzaion, eztitu bere zafraldiak [Atano III-k] eta utzi dohakabea hats handiaren hartzerat bederen. Etcheb GH 1973, 347.

Sinonimoak: iz. Ipar.

    [astinaldia]: astinaldi, astindu, astinketa, jipoi, jipoialdi, mizpira-salda Ipar., panpaldi Ipar., pasada Heg., zanpaldi Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Ipar.) paliza, vapuleo, tunda, zurra; manta, somanta
fr iz. frottée, rossée, volée
en iz. beating, hiding
port iz. (Ipar.) surra, sova

Zafraldi ederra harturik herritik alde egin behar izan zuten. (Elhuyar hiztegia)

zafraldi (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)