zaharberritu

zaharberritu, zaharberri, zaharberritzen || 1 du ad. Zaharra berritu; zaharrari berri itxura eman. Ik. eraberritu. Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituz. Liburua zaharberritu zuen eta izen berri batekin argitararazi. Teilatua teila zaharrak erabiliz zaharberritu da. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Oteizak sortu dituen mito berri edo zaharberrituak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zaharberritu.

1. zarberritu, zarraberritu (Sal ap. A ). Renovar. “Refrescar, renovar” A. Iziarko eleiz-batzarreak anzola ura berrietatzeko darabiltzan asmoetan eztakit zer erabakiko duen, zar berritzea, edo oso berria egitea. Ag EE 1895b, 75. [Bretoiera] garbitu ta txukuntzeaz batera zar berritu ta aberastu zan. Lab Y 1933, 254. Itz-neurtizkera zarberritzeak ekarri ditun etekin, onura ta onaurkiak. Zait EG 1950 (1), 7. Teresa deunakin da Donibane Gurutzakin zar-berritzen dan kantetako olerti-joera orrek prantziskotarren jatortasuna du sorburu. Gazt MusIx 162. Beharrik, hunek jestu batez xuxendua baitzaukun gure bizikleta zahar-berritua. Larre ArtzainE 104. Euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituaz. MIH 294. Egunoroko doinua zahar-berritzeko erantsi ohi diren aldakuntza apurrak sartzea ere ahaztu egin zaie. MEIG I 150. Atzeratuxea nabil aukeran. Zaharberritu beharrean aurkitzen naizela uste dut, ordea, pintura berri eta hutsago baten bila saiatzen dagoela nere bidea. Ib. 66.

2. + zarberritu. Resucitar, sacar a la luz de nuevo. Ortaz, mordollozale orrek ez dezala muzin egin, zenbait itz zar-berritu arkitzean, berriak diralakoan. Lanak izango ditu liburu osoan itz berri berriak billatzen. Or MB VII. Liburu sorta zaharberritu baten atarian. MEIG IV 123.

Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

[berriztatu] : berriztatu, eraberritu. Ant. zahartu.

[eguneratu] eguneratu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. renovar(se), reformar(se) (2) du ad. (Art.) restaurar
fr (1) da/du ad. renouveler, rajeunir, moderniser, actualiser (2) da/du ad. (Art.) restaurer
en (1) du ad. [pertsonak] to renew, to reform (2) du ad. [eraikina, gela] to renovate, to refurbish, to restore
port (1) renovar-se, reformar, aprimorar, melhorar (2) restaurar, reconstruir

Testuinguruan

Berak landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak, hizkuntza ere zaharberrituz. (Hiztegi batua)

Berak eta Anek zaharberritu zuten baserria goitik behera, oso laguntza gutxirekin. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)]

Argazkia: guregipuzkoa.eus
Argazkia: pixabay