zakil

iz. 1. ANAT. Ugaztunen penisa. Pubisaren aurrealdean kokatuta dagoen eta esperma umetokian edo umetoki-lepoan uzteko balio duen organo zutikorra da. 2. ITSAS. Belazurruna. 3. MIKOL. Falaleen ordenako eta Mutinus eta Phallus generoetako onddo basidiomikotinoen izen arrunta. Fruitu-gorputzak zakilitxura eta euliak erakartzen dituen haratustel-usaina du. • zakil-hezur. ANAT. Ugaztun askotan, zakila indartzen duen hezur mehea. || zakil-moko. Ik. glande.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.
[arren organoa] : buztan beh., falo jas., pitxo Ipar. beh., pitilin Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Zool.) pene (2) (Mikol.) falo (Mutinus sp., Phallus sp.) (3) (lgart.) tonto, -a, necio, -a, majadero, -a
fr (1) (Anat.) pénis (2) (Mikol.) phallus (3) izond. (lgart.) sot, sotte, idiot, -e ; imbécile
en (1) (Anat.) penis (2) [mozolo] idiot, dumb, fool, ass
port (1) pênis (2) falo (3) tonto(a), néscio(a),

Entzun:

Zakil tentea hatz puntaz bilatu zuen Martak, begiak ireki beharrik izan gabe ondo oratuz, harik eta hatzez nahikoa gogortua zegoela baieztatu ondoren aluan barneratu zuen arte. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Ekar kamioiak, zerbait ikasi behar dik gaur agure orojakile zakil horrek! [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

zakil (Wikimedia Commons)