zalegarri

adj. g.g.er. Zaletasuna sortzen duena. Zerk eman zion ur hari gozotasun, eztitasun zalegarri hura?  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zalegarri. 1. (V-arr ap. A ; Lar, Añ, Dv, H). (Adj.) Apetecible, apetitoso, agradable. “Apetecible” , “llamativo” Lar y Añ. “Apetitoso manjar” Lar. “Apreciable” A. Itxi jan baga gauza zalegarriren bat, edo laburtu afaria. Añ LoraS 58. Gustuzko zalegarriak irudi arren guri geure egite deboziñozkoak. Ib. 78. Eta, zek eman eutsan ur ari gozotasun, eztitasun zalegarri a? Añ GGero 327. Ze gozoa, ze zalegarria, ze eztitsua, ze atseginez betea dan gure Jangoiko maitea. Ib. 326. Hango belharra iduritu zitzaion zalegarri. Gy 37. Alperrik zuk ere billatuko dozu talo-esne guri-guria baño gauza saboretsu eta zalegarriagorik. AB Dic 97 (ap. DRA). Jangai zalagarrija [sic, seguramente errata] ixatiagattik. AG 455. Iñoiz ikusi eztabenentzat, edurrez oso estalduriko erri bat ikusgarririk zalegarriena da. A Txirrist 30. Etxe-usoakin ar-emetzen danean, onen umeak, oso zalegarri izaten zaizkiotek uso zaleari. MItziar Txoriak 57. “Propre à donner envie” Dv. Ikhusi izan ditut nik asko menaiu; / ez zait zalegarri xoil bat iduritu. “Aucuns d’eux ne me tentent” . Gy 203.

2. (H, A). (Sust.). Excitante, cosa que invita a. ” Gatza ematen ohi diote abereen zalegarritzat ” H. “Excitante, aperitivo” A. Arimaletan sortzen dian zalegarria khoietara edo beharretara gilikatzen dütiana. Egiat 206. Zelan gosea dan janari guztien salsea, janbidea, gisua: neke guztien konsolagarria, zalegarria, atsegin emollea ta arintzallea da nekeari datorkan saria ta pagua. Añ GGero 317.

Sinonimoak: iz.

[zalegarri] : atsegin, laket, atsegingarri, plazent, laketgarri

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. placentero -ra
fr izond. agréable, plaisant
en izond. pleasant, delightful
port izond. agradável, aprazível

Testuinguruan

Zerk eman zion ur hari gozotasun, eztitasun zalegarri hura? (Hiztegi Batua)