zamalkatu
da ad. (Z) Zaldi gainean ibili. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[zamalkatu] : zaldiz ibili (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Ipar.) cabalgar, montar a caballo
fr (Ipar.) chevaucher, monter à cheval
en da ad. [zaldia] to ride
port cavalgar, montar
Entzun:
Panpina lurrean etzan, eta sexua praktikatzen arituko balitz bezala, haren gainean zamalkatzen ibili zen denbora batez. Ostean, jantzita zeraman bainujantziari tirakada bat eman, eta ipurdia erakutsi zuen. [Miley Cyrusen azkena; felazio bat, zuzenean, Luzia Zugadi (eitb.com, 2014-05-12)]
Maite 8:05 pm on 2014/05/13 Permalink
Iñigo Arandiak beste adibide hau utzi digu Facebooken:
“Kopetan eman zion azken muxua Fontechak, eta gezi batek bezala zulatu zion gogoa bi ordu lehenago besarkatu zuen emakumezko haren gorputz biluziaren akorduak, oheko jardun basatiak, besoetan hartu eta emakumezkoaren bularrak dilindan ikusteko bere gogo demasagatik nola jirarazi zuen Belen bere gainean zamalka zedin, buztana haren barrutik atera ere gabe behin eta berriro posturaz aldatuz, eta nola orgasmoaren azken astinaldietan Belenek atzerantz egin zuen buruarekin, bonbilla bakarreko mahai-lanpara piztuta zuen gau-mahaitxoaren ertzarekin buruan nahigabe kolpea hartu aurretik. Izutu egin zen Fontecha. Konortea galdu zuen Belenek une batez. Twist, Harkaitz Cano.