zarakar

iz. Larruazalean, zauriak edo urratuak lehortzean, sortzen den gainalde gogortua. Ur irakinak zaurtu lekuan zarakarra egin zait. Nire bihotzeko zauriak zarakarrak dauzka gordeak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

zarakar. v. zaragar. zaragar (V-ger, AN, L-sar ap. A; Volt 82, Urt II 289, Lar, Dv, H), saragar (SP).

1. Sarna; tiña de los animales. Ardien zaragarra khentzeko erremedioa. Mong 595. Idiari zaragarra khentzeko. Ib. 595. Zaragarrarik izaitetik [debekatu]. Ib. 593. Hatz handiaren edo zaragarraren sendatzekotzat. He Phil 326 (SP 324 hatz). Zaragarraren kontra. Hb Esk 231. Zaragarra, ezkabia eta bertze gaitz asko. Dv Dial 36 (It atz, Ur sarna, Ip hazteria). Baldin bethiko zaragarra, negal bizia gorputzean edo sabel ttipia eroria baditu. Dv Lev 21, 20 (Ur atz; Ol zaragardun). Zaragarra edo hazteria. Prop 1891, 212. Nik hazteria, hik mukua, horrek zaragarra. Barb Leg 144. Athera zen jan beharrez, / hamikatua, nigarrez, / estalia zaragarrez, / lakhastaz eta zakharrez. Zby RIEV 1909, 104. Yaubek Aijitoko zornazorroz, zaragarrez ta azkalez yoko zaitu. Ol Deut 28, 27 (Dv zaragar; Ker azteri, BiblE sarna). Zaragar nazkagarriak ardiak ioten ditu. “Scabies”. Ibiñ Virgil 103. “Zaragarra bezain gaixtoa, méchant comme la gale” H.

2. zarakar (AN, G ap. A; Aq 673 (G, AN)). “Costra” Aq.

Sinonimoak: iz.

    [larruazaleko gainalde gogortua]: zakar (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Med.) costra, postilla (2) iz. (hed.) costra, roña
fr iz. (Med.) croûte
en iz. scab
port (1) iz. (Med.) crosta, casca

Nire bihotzeko zauriak zarakarrak dauzka gordeak. (Hiztegi Batua)

zarakar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)