zarata

1 iz. Bibrazio irregularrek sortzen duten hotsa, bereziki aski ozen eta nahasia dena. Ik. harrabots; burrunba 2; soinu. Eta honetan, eliza barrutik zarata batzuk entzun ditugu. Berriro, zaldi zarata eta tiro hotsak. Zaratarik gabe, har ezkutuaren antzera, azpilanean ari den denbora iheskorrak erauzi du gure artetik. Deiadar zarata. Zarata haren hotsera etorri da.

2 iz. Irud. Film honek, gureganatu baino lehen, bazekarren zarata eta zalaparta.

zarata atera Soinua atera. Ik. zarata egin. Zer da kale horretan horrenbeste zarata ateratzeko? Politikan, zarata ateratzea ez da sendo izatea; eta isilik egotea ez da ahul izatea.

zarata egin Soinua egin. Ik. zarata atera. Zarata egitea debekatuta dago. Bi mutil gazte beren motorretan igaro ziren, bi neskarekin, berebiziko zarata eginez. (Hiztegi batua)

Sinonimoak

iz. [hotsa]: hots, soinu, azantz Ipar., haro Ipar., harrabots Ipar., zarraparra Bizk., asots Naf., ereta Naf., herots Zub., arrada g.e., ospe Bizk. g.e.

Beste hizkuntza batzuetan

  • es iz. ruido, barullo, algarabía
  • en iz. noise, loud sound
  • fr iz. bruit, tapage, tumulte
  • port iz. barulho, hubbub

Testuinguruan

Zarata handia dago.

zarata