zazpisuete

izond. 1. Bizkarroia, besteren bizkarretik bizi dena. 2. Nonzeberria. (Labayru Hiztegia, moldatua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ZAZPI-SUETE. “(V-ger), capigorrón” A. Gangar bako ollarrik, iñoiz bez, eta zazpisuete koipekeri bakorik, eguno bez. Otx 39. Alare, Sokrate, zazpisuete bat eginda, erriaren uberan sartuta bizi al izan zan amaikatxo urte aunditan. Zait Plat 99.

Sinonimoak: izond. Bizk. g.e.

    [zazpisukaldea]: bizkarroi, bizkarkin Ipar., zazpisukalde Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [nonzeberria]: nonzebarri (bizk.)/nonzeberri (bat.), surluze (bizk.)/sudurluze (bat.) (Labayru Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. gorrón -a, capigorrón -a. (2) izond. metomentodo, entrometido -da
fr (1) adj fam profiteur(euse) (2) touche-à-tout, fureteur, -euse
en (1) (mostly UK) cadger, sponger (2) freeloader
port (1) aproveitador(a), sanguessuga, chupa-sangue (2) intrometido(a)

Denok dakigu zer diren kuxkuxeroak: bazter-miatzaileak, beti usnan ari direnak. Gogaikarri galantak! Baina are okerragoak dira begiratze hutsetik ekintzara pasatzen direnak. Bizkaian bada berba bitxi bat horiek deskribatzeko: zazpisuete. Bi esangura ditu: alde batetik, jantxakurra, inoren lepotik bizi dena; bestetik, nonzeberria, sudurluzea. Bigarren esangura hori modu bikainean erretratatzen du zazpisuete berbak: enparauen suetera kuxkuxean sartzeko ohitura lotsabakoa duena kalifikatzen da adjektibo horrekin. [Koxkoxero, Txistu eta Tamboliñ (Txistu eta Tamboliñ, 2011-10-02 )]

zazpisuete (Gaurko hitza, CC)