zelatari

Lurker hitza ingelesetik mailegaturiko hitza da, zelatari edo kuxkuxero euskaratu daiteke. Interneteko munduan lurker esaten zaio gizarte-sarean edo beste online komunitate batean begira-begira dagoen pertsonari eta parte hartze aktiborik erakusten ez duenari. Besteen mezuak irakurri eta mezurik igortzen ez duen pertsonari esaten zaio lurker. (Wikipedia)

Sinonimoak:

lurker, kuxkuxero, ikusmiratzaile (Informatika hiztegia EN-EU, Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

es luker, acechador
fr lurker, consommateur passif
en lurker
port lurker

Lurker kontzeptuak lurcher ingeles hitzean du jatorria, zeinak erromanierazko lur duen oinarri eta, azken honek, lapur esan nahi duen. Euskaraz, zelatari ere erabiltzen da.

zelatari (Mark Robinson, FlickrCC)

 

Eguneratzea:

Iñaki Murua aritu da gaiaren inguruan eta ondorengo esteka interesgarriak bidali dizkigu. Mila esker!

  • Partaidetza pasiboa Interneten sortutako talde eta komunitateetan: kezkak eta oztopoak, Iñaki Murua. [Slidesharen eta PDFn]
  • Haren gunean badago ekoiztutako gehienari errepasoa emateko modua.