zetaka
iz. Orbana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Bizk.
[orbana] kraka, lohitasun, orban, tortika, zolda, lertzo Ipar., likistasun Ipar., lohidura Ipar., uger Bizk., taka Zub., teiutasun Zub., tona Zub., satsutasun jas., maka g.e., arrazadura zah., narrio zah., mantxa Heg. beh., nota Ipar. g.e., makula Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es mancha
fr tache
en stain
port mancha
(…) eta zuk aurrera segitzen duzu, zerbaiten esperoan, itxaropena erabat ezin galdua madarikatzen, poz txiki batekin konformatuko zara, edo eguna okerrik eta gaitzik eta minik gabe joatearekin ere bai, ez duzu asko eskatzen, bizirik zaudela imajinatzen segitzea besterik ez, hildakoak ez zirela alferrik hil eta jaioko direnak ez direla alferrik jaioko, mundua astaputza da, mundua zaputza da, eta egunerokotasun horretan dena joaten zaizu nahasten eta ahazten, izenak aurpegiak lekuak datak, zeure burua ere bai, zetakak zetaka estaltzen du, egunak eguna jaten du, mundua bezain zikin-estalia zara zeu ere, munduaren egia zu zara, egia zikin-estalia. [Otsoak, Xabier Gantzarain (Berria, 2013-01-27)]
Reply